Bilbo - Komisariotzaren nazioarteko sinposioa hasiko da gaur Azkuna Zentroan, Fernando Pérez zuzendariak mintegia zabalduko duelarik.

Hala, Bulegoa z/b eta Azkuna Zentroak antolatuta, gaur eta biharko topaketetan 1987 eta 1997 hamarkadako kasuak aztertuko dira. Izan ere, erakusketaren saioa (1977-2017) Azkuna Zentroa Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak eta Bulegoa z/b ekimenak elkarlanean landutako proiektu bat da; eta topaketa bakoitzean hamarkada batean zentratzen dira, gaurkoan eta biharkoan, 1987 eta 1997 urteen arteko hamarkada landuko delarik.

Beste alde batetik, 2019ko topaketetan, berrikuntza bat txertatu dute, komunikazioen bidezkoa, eta, horretarako, nazioarteko deialdia egin zen apirilaren 1etik ekainaren 3ra arte. Komunikazioak Azkuna Zentroak, Bulegoa Z/b eta Euskal Herriko unibertsitateak osatutako batzorde batek hautatu ditu.

Itxiera Bihar, Catherine Davis Parisko Arte Modernoko Museo Nazionaleko, Georges Pompidou Zentroko, zuzendariondokoak itxiko du Nazioarteko komisario- tza Sinposioa Azkuna Zentroan; Aimar Arriola, Ines Schaber edo Rachel Weiss adituak hizlari gisa arituko direlarik. - DEIA