BILBO. Hogei artista inguru izango dira La Encartada Modan, Maiatzaren 31etik ekainaren 2ra. Moda eta tradizio topaketa Balmasedako La Encartada Museo Fabrikan ospatuko da. Ikus-entzuleek aukera izango dute desfileak eta showroomak ikusten dituzten bitartean fabrikako instalazioetan sartzeko eta baita XIX. mendean makinek nola funtzionatzen zuten esperimentatzeko.

Topaketa Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du eta zuzendaria eta komisarioa Sinpatron markaren sortzailea den Alberto Etxebarrieta diseinatzailea da; marka horrek hamalau urtetik gorako esperientzia dauka euskal modan.

La Encartada Moda 2019

Aurreko beste edizio batzuetan besteak beste Rubén Galarreta, Krizia Robustella, Diane Pernet, Carlos Diez, Kiko Kostadinov, Art Comes First, María Glück, Mei Hui Liu, Natcha Marro, Jean Paul Lespagnard edo Angel Amor moduko artisten lankidetza izan ondoren, aurten La Encartada Modako familia hazi egiten da eta proiekzio handiko nazio eta nazioarte mailako diseinatzaileen harrobia garatuko du.

Oraintsu Assembly Graz (Austria) ekitaldian bildumarik onenaren saria irabazi duen Eder Aurre, Betitxe eta Proyecto Hemen diseinatzaile bizkaitarren desfileak, ikuspegi moderno eta gaur egungotik Bilboko artisautza klasiko tradizionalera proiektatzen den proposamenarekin. Edo Angel Amor-enaren moduko tailerrekin, diseinatzaile bizkaitar ospetsu honen eskutik kapelutegiaren arloko bere lan ondo eginetik ikasteko aukerarekin. Hor egongo da, halaber, Ane Takito zeramikan sartzeko tailerrarekin. Hitzaldiak edukiko ditugu, kasu honetan Fecal Matter kanadarren eskutik, edo Recrea2, Mari Makeda edo Truca Rec bezalako artistek birziklatzearen eta upcyclingaren munduan murgilduko gaituzte eta modak nola egiten duen aurrerantz, eta norantz, azalduko digute. La Encartada Modan, aldi berean, taldeen agerpenak eta esku hartzeak egongo dira, adibidez Las Masturbantes, Las Risas edo Elandorphium, ekitaldia zerbait bakar, askotariko eta berezi bihurtuz.

Lehenengoz showroom espazioan talde-denda bat egongo da La Encartada Moda pasarelan euren bildumak erakutsiko dituzten diseinatzaileen sorkuntzak aurkitu ahal izateko; horien obrak ez ezik, filosofia bera duten Euskal Herriko marken eta diseinatzaileen hautespena salduko da: hemen eta era doian eginda.

Aurten, berrikuntza moduan, La Encartada Moda Bilboarterekiko lankidetza batekin hasiko da diziplina desberdinen arteko sinergiak sortzeko asmoarekin. Horretarako hiru artista bizkaitarren (Gala Knorr, Maia Villot eta Maria Rubio Tortosa) lanek ehun urte baino gehiagoko fabrikako makinen-aretoak beteko dituzte espazio industrialarekin elkarrizketan arituko diren obrekin.

Eraikinaren kanpoaldean, el Picnic en la fábrica, merienda jateko eta edateko toki bat egongo da marko natural paregabean; Djak eta chillout espazio bat egongo dira La Encartadak eskaintzen duenaren moduko esparru naturalean musika eskainiz.