Bilbo - Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak ehun urte betetzen dituzte aurten, eta denbora horretan egindako lana omentzeko asmoz, Elkar Fundazioak ibilbidearen saria emango die biei, maitzaren 9an, Andoainen ospatuko den ekitaldian.

Euskal kultura sustatzea helburu duen Fundazioak ohar baten bidez adierazi zuenez, omenaldiaren arrazoia bi erakunde horien lanaren garrantzia “gogora ekar- tzea da”, ehun urtetan zehar egindako ekarpenak omenduz.

Izan ere, nahiz eta bi erakundeen ibilbidea ezberdina izan, an- tzekotasun handiak dituzte biek Fundazioaren aburuz. Horien artean, Euskal Herri osoari begira lan egitea. Euskara eta euskal kultura, herri kultura zein kultura jasoa zaindu, landu eta zabaltzea izan dute helburu, Elkar Fundazioaren arabera. Euskaltzaindiak batez ere hizkuntza, eta Eusko Ikaskuntzak, bere aldetik, jakintza. Horregatik, “euskararen herria egituratzeko nahitaezko elementu dira, beste erakunde askoren artean”.

Halaber, elkarlanarengatik gailendu dira bi erakundeak beti; alde batetik, talde zabalen bidez egindako lanagatik, hala, talde lana sustatuz, eta beste alde batetik, Euskal Herriko herri zein gizarte eragileekin batera lanean arituz.

Horregatik, Elkar Fundazioaren hitzetan: “Bakoitza berean, ikur izan dira Euskal Herriarentzat, erreferente eztabaidaezin. Eta, garrantzitsuago dena, ehun urteren ondoren bizirik eta indarrez daude, eta ikur izaten jarraitzen dute etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko orduan”.

Elkar Saria Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak, Andres Urrutia eta Iñaki Dorronsorok zuzendutakoak, hurrenez hurren; maiatzaren 9an 19.00etan jasoko dute Ibilbideri Elkar Saria, Andoaingo(Gipuzkoa) Bastero kulturgunean; saria Gotzon Huegunek egindako artelan bana izango delarik. Gainera, ekitaldi berean, Euskal Herria Zuzenean ekimenak Proiektuari Elkar saria jasoko du eta azkenik, Joseba Jakak, -pasa den urtean sormen beka lortu zuena- Ma kolektiboaren laguntzarekin, Lua kastore antzerkia, dan- tza eta irudia uztartuko dituen ikuskizuna taularatuko du.