BILBO. Charles Chaplin bueltan izango da maiatzetik aurrera Bilboko zinemetako pantailetan BilbaoArteko Art House Zinemari esker. Maiatzaren 3tik uztailararte iraungo duena eta zortzi filma proiektatuko dituena. Hautatik aparte zenbait filma laburrak ere izango dira ikusgai, zikloaren hasieran eta amairan hain zuzen ere.

André Bazin Charlotetaz zioen, Chaplinek sortutako pertsonaia, bere arrakastaren arrazoia zela, bere artea ez zela harriduran oinarritzen, baizik eta perfekzioan. Horrek Chaplinen filmak behin eta berriro ikusteko gaitasuna ematen diote filmari, haren txantxek paradoxa, emozioa eta barrea sortzeko gaitasuna murriztu gabe.

Bai Dadaistek eta surrealistek mirestu zuten, zirkutik etorritako gizona, zine estilo propioA sortu zuena, ikono unibertsal batean bihurtu zen. Harrigarria da munduan zehar banatuta dauden lokaletan bere izena edota irudia aurkitzea, hiri handi eta herri txikienetan. Bere irudia margoturik ageri den pareta, neoi, berregindako bere gauzarik ikonikoenak? Milaka “charlot”badira planetan zehar. Charlie Chaplinek zera lortu baitzuen, munduan zehar milaka lagunen negozio txikiek, haren pertsonaia maitearen izena eramatea, ez du axola hauek pub edo ileapaindegi unisex bat diren, edonorrek daki non.

Britaniar komiko honek, inoiz ere estatu batuarra izan nahi ez zuena eta Suitzan hil egin zena, edonorrek ez bezala pertsonifikatu zuen tristura eta malenkonia. Bere pertsonaiaz esan zuen “onbehartsuen filosofia errepresentatzen du” berak bazekien zein ziren errepresentatu beharrekoak. Haietan pentsatu zuen Hitlerren karikatura egin zuenean, nazismoaren goren puntua zetorren momentuan, demokrazia “serioek” diktatore alemaniarrari onespena ematen zioten momentuan, Amerikara sarrera debekatu egin zioten ere.

Emigrante den Charlot hori, Picassok zein Legerrek mirestu zuten Chaplin hori eta adin, sinesmen eta kondizio guztietako hainbeste pertsonek maitatua izan zena BilbaoArte fundazioko Art House Zinemara etorri da, bere film luzeen gehiengoarekin eta laburmetraien selekzio on batekin.

Zinemarekin zita bat 2019a irrifarrez betetzeko.