Bilbo - “Lan originalak eta gai indar- tsuak” nagusitu dira aurtengo Azkue literatura sarietan, Euskaltzaindiak eta BBK fundazioak antolatutakoak eta gazteen lanak saritzen dituena. Ilusioz betetako gazte, gurasoz eta irakaslez betetako Akademiaren egoitzan ospatu zen atzo sari banaketa eta Maddi Aieastaran beasaindarra atera zen garaile B mailan (14 eta 17 urte bitarteko mailan); izan ere, narrazioan eta baita olerkian ere lehenengo postua lortu zuen, Ispiluaren aurrean eta Korapiloak izeneko bi idazkiei esker.

Guztira 135 lan aurkeztu dira 2018ko lehiaketara, 10 eta 17 urteko ikaslez osatutako sarietan. Bertan, narrazioa eta olerkiaren ezberdinketaz gain, A eta B mailak izaten dira; lehenengoaren kasuan 10-13 urteko ikasleentzat eta bigarrena berriz, 14 eta 17 urte bitartekoentzat. Aurtengoan, epaimahaikideen aburuz, eta Manu Lópezek kideak adierazi zuenez, “gaur egungo gaietan kezkatuta daude eta horiek mundu literarioan modu ezinhobean txertatu dituzte gazteek”. Izan ere, autismoa edo inmigrazioa bezalako gaiak landu dituzte, “heldutasun osoz”; “hausnarketarako bide ematen dutenak”, Lópezek azaldu zuenez.

Gazteak literaturan murgiltzea helburu duten sariak 1991.urtetik ospa- tzen dira, eta bertatik pasatu dira izen handiko profesional anitz, gaur egun gazteen eredu direnak. Izan ere, nahiz eta 1975an sortu, 1990era arte helduentzako sariak izan ziren, 1991an aldatu zena, modu horretan belaunaldi berriei, gazteei, haien lekua eskaintzen hasi ziren eta, bertatik Alaine Agirre, Nerea Ibarzabal edota Uxue Alberdi bezalako idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu dute Azkue saria.

Aurtengo edizioan, 2018an, A mailan, Miren Billelabeitiak, Igone Etxebarriak eta Manu López Gasenik osatutako epaimahaiak narrazio alorrean Oihane Retegi Arruti (Errenteriako haurtzaro ikastolakoa) saritu dute Berri txarrak besterik ez lanagatik; eta olerkiaren alorrean berriz, Haitz Aranburu Mutiloa, Oiartzungo Haurtzaro ikastolakoa, Argitzen nauen izarra lanagatik.

B mailari dagokionez, Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta izan ziren Maddi Aiestaran Agirre irabazle izendatu zutenak, aldi bikoitzez, bai narrazioan eta baita poesia arloan ere, beasaindarraren pozerako.

Etorkizuna “Etorkizuna zuena da”. Hala deskribatu zue Andres Urrutia euskaltzainburuak gazteek duten garrantzia, izan ere Akademiak dituen 100 urtetan euskararen alde egin arren, “jende gaztearen ahaleginik gabe ez litzateke posible izango”, haiek baitira “etorkizunean hedatzaile, zabaltzaile egokienak” izango direnak, hauen etorkizuneko ogibidea literaturarekin harremana izan edota kimika edo fisikan barneratu. Eta “gizartearen aurrean aitortza den sari hau” gogoratzeko esan zien irabazleei, euskararen aldeko lanari errereferen- tzia eginez “lan hori egunero egin behar dela” ahaztu gabe, euskaltzainburuaren hitzetan.