BILBO. Bilboko Udal Musika Bandak denboraldiko azken kontzertua eskainiko du igande honetan Euskalduna Jauregian. Kontzertua “Topaketak lirikarekin” lelopean eta José Rafael Pascual Vilaplana zuzendariren batutapean goizeko 12:00etan hasiko da.

Emanaldian Wagner, Usandizaga, Puccini, Mozart, Verdi, Giménez, Asenjo-Barbieri, Penella, Alonso, Sorozábal eta Bretón musikarien opera eta zarzuelako errepertorioa entzungo da.

Kontzertua bi zatitan banaturik egongo da. Hasteko, “Las golondrinas” (preludio I), "La ci darem la mano" (Don Giovanni), "Canción de La Paloma” (El barberillo de Lavapiés), “Despierta negro” (La Tabernera del Puerto), "Seguidillas” (La verbena de la Paloma), "Calor de Nido" (Katiuska), "Petenera” (La Marchenera) eta "Ronda de enamorados” (La del Soto del Parral) entzungo dira.

Bigarren zatian, aldiz, ikus-entzuleek honako obrez gozatzeko aukera izango dute, besteak beste: “Mirentxu” preludioa, “Habanera” eta “Toreador” (Carmen), “Coro de Románticos” (Doña Francisquita), “Duo de Marina y Pascual” (Marina), “Intermezzo” (Cavalleria rusticana), "O mio babbino caro?" (Gianni Schicchi) eta "Canto a Murcia" (La Parranda).

Jada ohikoa den bezala, sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (5 euro), www.euskalduna.eus webgunean (6 euro) eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (6 euro) erosi ahal izango dira. Bai 65 urte baino gehiagoko pertsona, erretiratu eta pentsiodunek eta baita Gazte-txartelaren jabeek (14 eta 29 urte artekoak) ere sarrerak erosterakoan deskontuei onura atera ahal izango diete. Kolektibo hauetako pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu, 4 eurotan bakoitza.

Modu honetan Bilboko Udal Musika Bandak eta José Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularrak 2018ko irailaren 14 hasitako eta nagusiki hiru antzeztokitan (Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia eta Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa) garatutako “Topaketak” denboraldia agurtuko dute.

FERNANDO LATORRE, BAXUA-BARITONOA

Goi-mailako tituluduna konposaketan, orkestrazioan, musika-pedagogian, eta karrera amaierako saria kantuan eta konposaketan. Aldi berean pianoa eta biola ikasi zituen. Prestakuntza jarraitu zuen F. Corelli, J. Aragall eta A. Krausekin. 1995-96 denboraldian Milango “Teatro alla Scala”ko operako koruan aritu zen. Denboraldi liriko eta sinfoniko garrantzitsuenetara gonbidatu ohi dute. Besteak beste A. Ros Marbà, E. Nielsen, J. L. Cobos, M. A. Gómez Martínez, M. Ortega, A. Zedda, P. Halffter, M. Roa, M. Armiliato, J. R. Encinar, P. Steinberg eta abarrekoak izan ditu zuzendari.

Hainbat herrialdetan abestu du: Frantzia, Italia, Alemania, Austria, Belgika, Grezia, Irlanda, Portugal, Polonia, AEB. Hona hemen haren lan nagusietako batzuk: “La Zorrita Astuta” L. Janá?ek, (Maestranza), “L´elisir d´amore” (Dulcamara) Iruñea, “Billy Budd” (Ratcliffe), “Andrea Chenier” (Mathieu) OLBE, “Cosi fan Tutte” (Don Alfonso) Irun, “Tosca” (Sagristano) Polonia, “Il Matrimonio Segreto” (Geronimo) Arriaga antzokia, “Pepita Jiménez” (Vicario), T. Campoamor “Mendi Mendiyan” (Kaiku), Kursaal, “La Bohème” (Benoit) Liceu, “Don Carlo” (Frate) El Escorial.

Grabaketen artean hauek nabarmentzen dira: “Gurrelieder” A. Schönberg (Thorofon), “La Bruja” R. Chapi (D. Grammophon), “Don Quijote” C. Halffter (Glossa Music). Hauek ditu hurrengo konpromisoak: “Andrea Chenier” Sevillako Maestranzan, “La caída de Bilbao” (L. de Pablo) Arriaga antzokian, “Madame Butterfly” Madril eta Donostian, T. Johnsonen “La ópera de las 4 notas” Kursaalen (Hamabostaldian), Pucciniren “Tosca” Vigon, eta Verdiren “Jerusalem” Euskaldunan (OLBE).

Gaur egun, emanaldiak eskaintzeaz gain irakaslea da; kantu ikasgaia irakasten du Bilboko Udal Musika Eskolan. Informazio gehiago: www.fernandolatorre.com.

MARTA UBIETA, SOPRANOA

Bilbon jaioa, kantu eta piano karrerak egin zituen Bilboko Kontserbatorioan. Kantuko Karrera Amaierako Saria irabazi zuen, hainbat lehiaketatan saritu dute. Bilboko Koral Elkarte ospetsuan ekin zion bere ibilbideari. La Caixa Fundazioaren eta Gran Teatro del Liceu Antzokiaren bekak lortu ditu. Italian ikasi zuen Gianni Matino tenorrarekin, Frantzian Mary Downing Whitesell sopranoarekin eta Bilbon Anabe Hernándezekin. Lynn Dawson, Ana Luisa Chova, Isabel Penagos, Nancy Argentaren aholkuak ere jaso ditu. Gaur egun Anabe Hernández sopranoarekin ari da bere teknika hobetzen.

Sarritan parte hartzen du Espainiako jaialdi eta opera antzoki ezagunenetan, hala nola, Real (Madril), Campoamor (Oviedo), Maestranza (Sevilla), Calderón (Valladolid) antzokietan, OLBEn (Bilbo), Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Hamabostaldian? Hainbat obra ezagunetan parte hartu du: “Rigoletto”, “La Traviata”, “Les Huguenots”, “Der Rosenkavalier”, “Lucia di Lammermoor”, “Norma”, “Zigor”, “Nabucco”, “Salomé”, “Jenufa”, “Le Nozze di Figaro”, “Die Tote Stadt”, “Gloria”, “Udaberriko Sinfonia”, “Orfeo y Euridice” La Fura del Bausen produkzioan Granadako Jaialdian eta “Mendi-Mendiyan”, gero grabatu egin zutelarik Naxos zigiluarentzat.

Zarzuela generoan hainbat obratako protagonista izan da: “La pícara molinera”, “Katiuska”, “La Dogaresa”, “El Huésped del Sevillano”, “Luisa Fernanda”, “Marina”, “El Caserío”, “La Tabernera del Puerto”, “Los Sobrinos del Capitán Grant”, “El Cabo Primero”, “El último Romántico” eta “La Montería”, besteak beste. Hainbeste izen handiko maisu eta abeslariekin lan egin du, hala nola: Mena, Halffter, Gómez Martínez, Reynolds, Kout, Neuhold, Abel, Spinosi, Reck, Renzetti, Allemandi, Guidarini, Rovaris, Rota, Weiss, Florio, Isokoski, Silja, Roocroft, Arteta, Machado, Giordani, Lehtipu, Rydl, Prestia, Sposito, Mula, Jordi, Pons... Eta eszena maisu ospetsuarekin, esaterako: Sagi, Joël, Severin, Pizzi, Mussbach, Kupfer, Znaniecki, etab. Informazio gehiago: www.martaubieta.com.

BILBOKO ENSANTXEKO KORU MASA

Bilboko Ensantxeko Koru Masa izeneko abesbatzak zartzuelak, antologiak eta kontzertu lirikoak eskaintzen ditu duela ehun urte baino gehiagotik hona. 1903an sortu zen, Bilboko Zabalguneko baserri batean. Hainbat zuzendari, musikari, abeslari eta abarrek jardun dute haren lokaletan. Horiek guztiek edukia eta izaera eman dizkiote abesbatzari. Bazkideek musika maite dute, batik bat zartzuelaren generoa. Obrak eta antologiak antzezten dituzte Euskal Herrian eta kanpoan; hartara, maila bikaineko talde teknikoa daukate, instalazioetan eskolak ematen dituena. Informazio gehiago: www.masacoraldelensanche.com.

ZUZENDARI TITULARRA: JOSÉ R. PASCUAL-VILAPLANA

Muroko UMko Musika Eskolan hasi zituen ikasketak bonbardinoarekin eta pianoarekin, Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan jarraitzeko. Banda eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober, Eugene Corporon, Karl Österreicher, Hans Graf eta Yuji Yuhasa (Austria) maisuekin.

Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Espainian, Holandan, Ingalaterran, Italian, Portugalen, Errumanian, Suitzan eta Estatu Batuetan, beste batzuen artean, Kubako Nazioarteko Banda, Bavierako Jungend Blassorchester, Ljubljanako SAF Band, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Banda Sinfoniko Portugaldarra, Buenos Aireseko Udal Banda, Kolonbiako Gazteen Banda Nazionala WASBE Youth Wind Orchestra, Coruña, Alacante, Bartzelona, Bilbo, Castellon, Madril, Pontevedra, Tenerife, Santander, Santiago de Compostelako Udal Musika Banda, Matanzaseko Sinfonika, Murtzia, Vallés eta Castelloneko Orkestra Sinfonikoa, O. CAMERA MUSICAE, Kanaria Handiko O.F., Gaztela eta Leongo eta Albaceteko O.S. (2001-2013 artean zuzendaria).

Bilboko Udal Musika Bandaren eta Filharmonia Haize-Orkestrako zuzendari titularra da, Murtziako UCAM Orkestra Sinfonikoko eta Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarra zuzendari gonbidatu nagusiaz gain. Bandako Zuzendaritzaren irakaslea "Vall d'Albaida" Herrialdeko Musika Eskolan zuzendaria da eta Italiako ISEBeko irakasle gonbidatua da.

2009tik aurrera Spilimbergo-ko (Italia) "G.A. Fano" Istituto Musicale-ko Corsi internazionali di perfezionamento musicale ikastaroetako zuzendari artistikoa da.

Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu. Eldako Banden Lehiaketa 1999, Fira Tots Sants de Cocentaina Koral Lehiaketa 2013, SBALZ 2015 jaialdi ospetsuentzako enkarguak jaso ditu, baita Spanish Brass, Ximo Cano, Luis González, Juan C. Matamoros, Carlos Gil edo Steven Mead bakarlari ospetsuentzako ere. 2006an Valentziak, Rabaten eta Madrilen bakarlari, koro eta banda 4 / 5 sinfonikoarentzat berak egindako Balansiyyà musikala estreinatu zuen.

Bere musika Estatuko, AEB, Holanda, Italia edo Suitako CD desberdinetan grabatu da. Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue" saria eman zioten Habanan 1991n. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen "Ignacio Morales Nieva" Musikako Sari Nazionala jaso zuen.