NATURA. Oreka. Poesia. Hala definitzen ditu Mikel Lertxundik bere obraren helburuak edo ezaugarriak. Izan ere, artista berriatuarrak Loraldia festibalaren barnean Bilbo osoa bere eskulturez inguratu du.

Elkarketak izeneko kale-erakusketa martxoaren 23an inauguratu eta apirilaren 23ra arte izango da Bizkaiko hiriburuan, guztira zazpi obra izanik. Horien aukeraketari dagokionez, bere 45 urteko ibilbidea hoberen laburtzen dituen eta haien artean ezberdinagoak direnak hautatu dituela onartzen du artistak. Gainera, Bilbon kale erakusketa bat aurrera eramaten duen lehenengo artista euskalduna da Lertxundi.

Zura, harria eta burdina erabiltzea da berriatuarraren ezaugarria, hala ere, bere obrak haratago doazela adierazten du, poesia transmititzen dutelako naturarekiko harremana islatuz.

Txikitatik ingurumenarekiko harreman estua sentitu du Lertxundik, eta hori bere obran islatzeko modurik egokiena, edo naturalena behintzat, hiru materialen bidez egitea izan da. Horregatik, bere karrera osoan zehar zura, burdina eta harria izan dira eskulturetan gailendu direnak, bere hitzetan “oreka lortzeko helburuarekin”. Hala azaltzen du horien hautaketa: “Harria oinarria da beti, horregatik angelu irregularrekin agertzen da, materia oinarrizko gisa. Burdinak bere aldetik, potentzia eta indarra islatzen du angelu irregularrekin. Azkenik, egurra elementu beroa da, sensuala, borobila. Bakoitza elementu indibiduala da, baina hiruren artean oreka lortu eta elkar behar dute. Horretatik obra bizi bat sortu eta fondoan poesia lortzen da. Helburua ez da fisikoa, pentsamenduan beste profundide bat dago.”

Horrekin lotuta, naturaren hiru elementuak txertatzen ditu bere eskulturetan: “Haizea, ura eta sua erabiltzen ditut kasu askotan”, eta erabilera hori justifikatzeko, “nukleoa sutan dago eta baita materia astunenak ere, ura ozeanoetan eta haizea berriz, begetazioarekin lotuta dago, han baitago airea. Horregatik, sua gora, ura behera eta haizea horizontalean doaz. Azkenean, nire obra orekaren bilakaeran oinarritzen da, hori da nire ikerketa. Materia materiagatik ez du erabiltzen, ez da aukeraketa hutsa. Natura da gure oinarria, gu naturaren parte txiki bat gara”, dio artistak. Eta hori islatzeko hain zuzen ere, Etxeak izeneko obran esate baterako, hiru eskulturaz osatuta, ikusleak bere paretetan “babesteko aukera” ematen du izan ere, materialak hustu, eta bertan sartu eta teilatuaren azpian babesteko espazioa eskaintzen du berriatuarrak, modu horretan “gure etxea den naturan murgiltzeko”.

Horregatik, helburu artesanala garrantzi txikien duen gauza da. “Naturarekin dudan sentimendua da garrantzitsua, horrek beste sentimendu batzuk espresatzeko bide ematen dit”. “Oreka behar du naturak bizi ahal izateko, eta gu naturaren parte moduan ere beharrezkoa dugu”. Obrak bezalaxe, oreka behar duelako Lertxundiren aburuz.

Bizitza osoan zehar egindako lanaren ostean, Bilbon kale-erakusketa bat egiten duen lehenengo euskalduna izatea lortu du, “ohore handia” berarentzat.

Gure herrititk, unibertsaltasunera: materia horiek mundu guztian aurkitu ditezkeen arren, euskaldun gisa Mikel Lertxundik euskal baso eta gunetatik ateratzen ditu bere materiak, horretarako naturarekin harremanetan, bere basoak, mendiak, landa-guneak... zeharkatzen ditu, obra berri baten bilaketan. Zura esate baterako, nahiz eta haritza edo gaztainondoa izan bere abiapuntua, “azkenean begetazio osoa errepresentatzeko era bat da”.

Musikarekin konparatzen du artistak: askotan ez duzu ondo ulertzen zer den, baina gustoko duzu. Mezua transmititzen dizulako da hori Lertxundiren aburuz. “Poesia da hori. Oreka ikustaraztea, eta bizia ikustaraztea da helburua. Ez darabilt materia materiagatik. Ez da garrantzitsuena. Bidearen parte bat da”.

Zazpi gune Artista berriatuarraren obrak Bilboko zazpi txoko garrantzi- tsuetan daude kokatuta. Horien artean Arriaga plaza, Azkuna zentroa, Euskadi plaza... “Guneak nik aukeratu ditut. Obrak jartzeko txokoak Bilbon ahalik eta publiko zabalena ikusteko aproposak izan behar ziren, eta kultura munduan hurbil dagoen jendea hortik mugitzen da. Beste kultura arloko jarduerak dauden tokiak dira horiek. Eta kaleko jendeak, ahalik eta gehienak ikusi dezan da helburua”. Montaketa oso gogorra izan del adierazten du artistak, “montatzeko protokoloak, fotomontaiak, planoak?”, ondorioz.

osotasuna Gainera, bere erakusketa honekin ez da amaituko bere obraren transmisioa, izan ere uztailean Rekalde aretoan dimentsio txikiagoko obrak erakutsiko ditu, eta urtea amaitzeko, irailean, beste erakusketa bat eskainiko du Lumbreras galerian. Beraz, konpletoagoa ezin daitekeela izan dio Lertxundik: kale-erakusketa, aretoa eta galerian izango da, hiru dimentsio ezberdinetako obrak aurkeztuz gainera.

Antzerkia, musika eta beste lotura batzuk izan zituen inaugurazioak. “Nire lana horrekin osatzen da ere, beste aktibitate horiekin ere”. Eta hau dena osatzeko Rekaldekoa inportantea da. “Hemen eskala handikoa da, baina barruko aretorako pentsatutakoa rekalden uztailean inauguratuko dut”. Hala, urte honetan eskala ezberdinetako obrak eta aretoa ezberdinetan eta momentu desberdinetan. Horrela Bilbon egiten du erakusketa oso-oso bat. Jendeak obraren osotasuna ikusteko aukera izango du urtaro ezberdinetan, (udan eta udazkenean) eta baita formato, eskala eta toki ezberdinetan.

Bere nortasuna islatzen duten arren, ildo bera jarraituz, eskultura guztiak ez dira berberak eta horren isla da zazpi eskultura desberdin kokatu dituela bilbotik. Denak artista berdinarenak direla nabaritzen den arren, bakoitzak bere puntua, nortasuna dute. Horren adibide da Etxeak, Hiru aukera... batzuk forma esferikoa, besteek angelu zuzeneko eskulturak...

Hala ere, Lertxundik adierazten duenez, izenburuei ez die garrantzi handiegirik ematen, horregatik ba-tzuk ez dute izenik, ikuslea “bidera-tzen” dutelako. Izan ere, berriatuarrak, aurreiritzirik gabe begiratzera animatzen ditu gerturatzen diren pertsonara oro, obra bakoitzak transmititzen duena sentitu ahal izateko. Gainera, artearen arlo guztiekin gertatzen den bezala, “bakoitzak era ezberdinean interpretatu ditzake obrak”. Zer da garrantzitsuena orduan? “Obrak hitz egin behar du, ez nik? hor dago aberastasuna. Obra batek gero eta mezu zabalagoa eman, hobe”.