Síguenos en redes sociales:

Marihuanaren erreinua

Kannabisaren ekoizlerik handienetakoa bilakatu daSwazilandia. Afrikako herrialde txikiak ‘Swazi Gold’ gisadefinitzen ditu kalamuaren berezko lore eta hosto mota

ZAILA da SwazilandiakoErreinua mapan kokatzea.Hain da txikia, kosta egitendela Afrikako zein txokotandagoen jakitea. Alta, Hegoafrikareneta Mozambikeren arteandagoen lur pusketak nazioartekoospea eskuratu du azkenaldian.Erreferentea bihurtu da kannabisarenekoizpenean. “Ongi etorrimarihuanaren paradisu berrira!”,diosku Kelvinek irribarre batekin.Johanesburgotik sei ordu ingurubehar dira erreinu txikira iristeko.Kotxez bidaia polita da, bainahamaika checkpoint edo kontrolmilitar zeharkatu behar dira. Mugazeharkatu ostean, Kelvinekin egindugu hitzordua. Gazte swazilandarrakmarihuana zelaiak ikusteraeramango gaitu. Ez da gida turistikobat, baina azken boladan mundumailatik etorritako turistak eramatenditu hara eta hona.

Haatik, atzerritar batek Swazilandekokannabis ekoizpenari buruzentzuten duenean, nekez imajinatzendu halako zelai handiak aurkitukodituenik. Marihuana plantazioekAsiako arroz terrazak dirudite.Zabalak eta handiak. Familiabatzuek ekoizpen industrialamartxan jarri dute. Beste askok,berriz, biziraupen hutsean oinarriturikoprodukzioa daramate.

KLIMA ETA TOKI APARTA Bainazer du Swazilandiako marihuanakhain berezia izateko? “Hemengokannabisa Swazi Gold kalitateakoada, alegia, urre kolorekoa”, dio Kelvinek.Swazilandiako muinoekhezetasuna gordetzen dute eta klimaapartak toki egokia bilakatu dueremu hau kannabisa landatzeko.Halere, gehienean ez da Swazilandiankontsumitzen. Swazi Golddelakoa Europara eta Hegoafrikaraesportatzen da, eta, hain da preziatua, kilo erdik 5000 dolarbalio dituela. Hala, marihuanaplantazioek azukre eta kotoizelaiak ordezkatu dituzte azkenhamarkadetan. “Ideia bat izandezazuen: 10kg arto saltzeagatik 11dolar irabazten ditu nekazariarrunt batek. 10kg kannabissaltzeagatik, berriz, 405 dolar”,adierazi du Kelvinek.

Edonola ere, plantazio guztiakezkutatuta daude basoen erdian.- “Gorde bideokamerak”, ohartarazidigu Kelvinek, “langileek ez dutearazorik izan nahi”. - “Zergatik?”, galdetu diogu.- “Sinplea da erantzuna”, erantsidu, “begi bistan sinestezina diruenarren, dagga (marihuana) ilegalada Swazilandian”.

Are gehiago, erreinu txikian denaez da urre kolorekoa. Anakronismoaaldarrikatze aldera, monarkiaabsolutua da Swazilandia. Hau damunduan dagoen halako erregimenbakarra. Eta erregea, MswatiIII.na, poligamoa da gainera. Guztira14 emazte ditu. “Ez da harritzekoa”,diosku Kelvinek. “Bereaitak, Sobhuza II.nak, 70 emazteeta 210 seme-alaba izan zituen”.Gazte swazilandarrak zera uste du:“Kanpotik ikusita, pertsonaia xelebreadirudi. Baina esku gogorrezgobernatzen du”. Erregea hain daeszentrikoa, herrialdeari izenaaldatu diola: eSwatini izena hartudu orain erreinuak.

Kasuak kasu, gazte askorentzatpobreziaren aurka borrokatzekotresna bakarra bilakatu da marihuanalandatzea. eSwatini berriak%60ko langabezia du, baita mundukoHIESA tasarik altuena ere.“Gure gurasoen belaunaldia desagertuegin da HIESAren ondorioz.Aiton-amonak eta ilobak besterikez gara gelditzen Swazilandian”,azaldu du Kelvinek.

Sentyk, adibidez, alaba eta suhiagaldu zituen gaixotasun hilgarriakjota. 65 urteko emakumea sei ilobenkargu geratu zen, bakarrik.Sentyrentzat lanbide arrunta damarihuana landatzea. “Beste edozeinlanen antzekoa iruditzen zait.Nire eguneroko helburua da sei ilobenplaterak janariz betetzeko gaiizatea”.

Senty etxola txiki batean bizi da.Inguruko bizilagun guztiek eremarihuanazko lur puskak dituzte.Nekazari txikiek sekretupean gordetzendute produkzioa, baita erosleengaineko informazioa ere.Horregatik, Sentyk ez du gustukoazkenaldian Swazilandiak eskuratuduen ospea: “Batez ere, Hegoafrikakogazteak etortzen dira poltsikoakbetetzeko intentzioz.Argazkiak ateratzen dituzte etahorrek arriskuan jartzen du gurelana”. Sentyk anonimatuan lan egitenjarraitu nahi du.