Síguenos en redes sociales:

Silvia Espigado "Freno de mano" antzezlanaren protagonista izango da Euskalduna Jauregian

Agenda arrazoiak direla medio Isabel Ordoz ordezkatuko du Espigadok

Silvia Espigado "Freno de mano" antzezlanaren protagonista izango da Euskalduna JauregianRTVE

BILBO. Silvia Espigado antzezleak, hainbat telesail ospetsutan hartu du parte, esaterako, “La que se avecina” edo “ Hospital Central”, eta Josu Ormaetxe aktore bilbotarrarekin batera.Telebistan ezaguna den Silvia Espigado antzezlea, “Cuéntame cómo pasó” telesaileko Clara moduan ezaguna dena, abuztuaren 17tik 28ra Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko den “Freno de mano” antzezlanaren protagonista izango da, Aste Nagusiko programazio eszenikoaren barruan. Silvia Espigadorekin batera Josu Ormaetxe antzezle ezaguna egongo da agertokian.

Agenda arrazoiak direla eta, “Freno de mano” antzezlanean Matilde egiten duen Isabel Ordazek ez du estreinatuko antzezlana Bilbon, eta Suitzan jaiotako Espigadok beteko du bere lekua.

Silvia Espigado antzezleak, hainbat telesail ospetsutan hartu du parte, esaterako, “La que se avecina” edo “ Hospital Central” eta zenbait zine eta antzerki-zuzendarien gidaritzapean egin du lan bere ibilbide arrakastatsuan; besteak beste, Ernesto Caballero, Gustavo Pérez Puig, bajo Ulloa, Francisco Vidal, Pilar Miró, Gerardo Vera edo Enrique Urbizu.

Víctor Winer antzerkigile argentinarraren komedia, barrez lehertzeko modukoa eta gaurkotasunezkoa, Celso Cletoren zuzendaritzapean helduko da Bilbora. Antzezlanak New Yorkeko Unibertsitateko Antzerki Sari Nagusia lortu zuen.

Silvia Espigado eta Josu Ormaetxek bi pertsonaia maitagarri antzeztuko dituzte; euren mugatik gertu daudela, barrea eragingo dute, eta, arazoei aurre egiteko duten moduarekin, ikusleak ezustean harrapatuko dituzte. Ospitale bateko gelan, egoera larri baten aurrean, Matildek eta Josék euren etorkizuna definitzen dute, krisi ekonomikoa baino garrantzitsuagoa den krisi bat aurkeztuz: balioen krisia