Síguenos en redes sociales:

EHUren eskutik datozen Arte Ikerketa Jardunaldiak egingo dira Bilboko Rekalde aretoan

Unibertsitatearen ikerketa talde batek aurrera eramandoko lanaren emaitza izango da eta hainbat aditu bertaratuko dira

EHUren eskutik datozen Arte Ikerketa Jardunaldiak egingo dira Bilboko Rekalde aretoanDEIA

BILBO. laSIA Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerketa taldeak Praktikan Oinarritutako Arte Ikerketa Jardunaldiak antolatuko ditu. Gertaera Bilboko Rekalde aretoan izango da urtarrilaren 11n eta 12an, arte praktikaren alderdi ikertzailea aztertzea du helburuarekin. Jardunaldietan parte hartuko dute, besteak beste, Mafe Moscoso, Janneke Wesseling eta Mika Elo aditu europarrek. Mafe Moscoso Bartzelonako BAU unibertsitatean irakaslea da. Antropologian doktoratu zen Berlingo Freie Universität-en eta diziplina anitzeko ikertzailea. Bere lana Latinoamerikan eta Europan garatzen du, eta bere jarduera akademikoa idaztearekin eta artearekin bateratzen du.

Bestalde, Janneke Wesseling Hagako Arte eta Ikerketa irakaslea da eta 2016tik Holandako Leiden Unibetsitateko Arte Bisualen Praktika eta Teoria Ikerketaren Katedraren kargua du. Azkenik, Mika Elo Helsinkiko Unibertsitateko Ikerketa Artistiko irakaslea da. 2012tik 2013ra Veneziako Bienalaren "Falling Trees" erakusketaren komisarioa izan zen. JAR (Journal for Artistic Research) taldeko editore kidea da.

Jardunaldiak antolatuko dituen laSIA taldeak "Subjektuaren egitekoa praktikan abiatutako arte ikerkuntzan" izeneko ikerketa proiektuan du jatorria. EHUk finantzatua, arte praktikaren alderdi ikertzailea aztertzea du helburu. Subjektua, ikerketa, artea eta gaztelerako artikulu femenino singularrak osatzen dute ikerketa taldearen izena: laSIA.