‘Francoren bilobari gutuna’ obra bihar egongo da ikusgai Arriagan
Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek idatzitakoa da, eta arratsaldeko 20:00etan taularatuko dute
bilbo - Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru an-tzerki talde elkartu zirela: Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa). Batasun horretatik jaio ziren Errautsak eta Hamlet antzezlanak, adibidez. Oraingoan, euskal antzerkiari aupada eman nahian, Francoren bilobari gutuna dakarte Bilbora. Antzezlanak urriaren 31n eman zion hasiera birari, Luhuson. Jarraian Gasteiz bisitatu zuten eta handik Azpeitiara eta Donostiara egin zuten salto. Orain Bizkaiari dagokio txanda. Bihar Arriagako ikusleek obra dastatzeko aukera izango dute, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, eta hurrego egunean, Kultur Leioan eskainiko dute emanaldia, 20:30etan.
Erietxe batean dago kokatuta an-tzezlana, bertan medikuak eta gaixoak daude zurrunbilo batean harrapatuta; horien artean, Iñaki eta Joxean. Lehenengoak, hamar urtekoak, leuzemia du. Bigarrenak, berrogeita sei urte dituenak, Gilles de la Tourette sindromea dauka. Era berean, etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Giro korapilatsu horretan, itxarongelan dagoen txutxumutxu aldizkari bateko portadan, Francoren biloba agertzen da. Iraun beharraren gai-tzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Hiru dira sorkuntza berri honen gai nagusiak: euskal jendartearen osasuna, izugarrikerien transmisioa, eta Frankismoaren oroimena eta herentzia. Alde batetik, ospitalea azaltzen da, osasunaren gaia agertuz. Gizartearen gaixotasuna neurologiaren ikuspuntutik lan-tzen da. Bestetik, gaixoak daude, euren egunerokotasunarekin eta iraganarekin. Azkenik Francoren itzala: haren biloba.
Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek idatzi dute obra. Baina ez dute entseguetatik kanpo idazten diren antzerki horien molde beretsuan egin. Idazkera, ezinbestean, oholtzari intimoki lotuta dagoelako, egiatasuna eta indarra babeste aldera. Halaber, talde osoaren proposamenak kontuan hartu dituzte testuak sortzerako garaian.
Frankismoaz gain, Karlismoak, torturak eta sorginkerien auziek nolako eragina duten gaur egungo euskal gizartearengan hausnartu nahi izan dute egileek. Orobat, mota guztietako injustiziak eta jazarpenak aipa-tzen dituzte antzezlanean.
Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola dira antzezleak, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean. Sarrerak 7 eta 16 euro artean daude salgai www.teatroarriaga.com helbidean edota antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian. - DEIA
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live invita a colectivos vulnerables a disfrutar del festival con visitas guiadas
-
Paquito D´Rivera: “Opino como Duke Ellington, que decía que había música… y la otra cosa esa”
-
Los estudiantes del Máster de Cerámica de la EHU presentan la exposición 'Esas otras formas'
-
Pulseras Bilbao BBK Live 2025: empieza el proceso de recogida oficial