bilbo - Dantzan Bilaka jardueraren 10. edizioa abian jarri dute eta 2016.urtean bildutako lan koreografiko hautatuak aurkeztuko dira urrian zehar. Hiru izan dira aukeratu dituzten espazioak edizio berri hau ospatzeko: urriaren 15ean Gasteszenan (Donostia) izango dira; hilaren 20an, Azkuna Zentroan (Bilbo); eta azkenik, 22an, Baratza Aretoan (Gasteiz).

1996an jaio zenGazte koreografoen erakusketan du jatorria jarduera honek. 2006.urtean Dantzan Bilaka programak hartu zuen testigua eta orain hamargarren edizioa ospatuko dute.

Dantzan Bilakaren bidez, laguntza eman nahi zaie diru-laguntza horien modalitatean hautatutako sorkun-tza koreografikoko proiektuei, eta lan horiek behar bezala bultzatzea eta agerian jartzea dute helburu. Hamar hilabetez, Laguntza Batzordea era-tzen duen taldeak bilerak gauzatu ditu, banaka zein taldeka, proiektuak ahalik eta baldintzarik egokienetan garatzeko asmotan. Hala, euskarri artistiko kritikoa eskaini die, eta aniztasuna baloratu du taldeak, azken ezaugarri hori programako balio berezitzat hartuta.

Aurretik aipatu moduan, Azkuna Zentroa izango da egitasmo honen bigarren geltokia. Antzokia ez bezalako espazio desberdinak behar dituzten lan koreografikoak aurkeztuko dituzte bertan. Jarduera Osagarrien Zentroan (JOZ 1 eta 2) egongo dira ikusgai edizio honetako hiru parte-hartzaileren proiektuak, hain zuzen.

Saioak ibilbide bat egingo du bi espazioetatik lanak erakusteko. Ibon Salvadorrek Huts Artean aurkeztuko du, Qualquer kolektiboan kide duen Luciana Chieregatirekin batera. Proiektuaren inspirazio-iturria eszenan hutsunea sortzeko dagoen ezintasuna izan da. Soinez Soinu izango da bigarren lan koreografikoa. Izaskun Lapaza koreografoak eta Asier López Iraola musikariak hainbat hilabetez garatu dute. Lan honetan, partitura koreografikoa eta musikala eratzen dituzten elementuen arteko hizketaldia sortzeko moduak erakustea izan dute xede.

Saioari amaiera emango dion lana Ángela Millanoren Nunca llevo falda porque no sé cruzar las piernas proposamena izanen da. Honetan, emakume dantzariari esleitzen zaizkion estereotipoak era kritikoan aztertuko ditu egileak. - DEIA