Esne Beltza taldeak "Esna" argitaratuko du abenduaren 11ean
Aurretik, taldeak Durangoko Azokan izango duen erakusgunean eskuratu ahal izango da
BILBO. "Esna", Hernaniko taldearen bosgarren lana, disko bikoitza izango da, eta "berezitasun nabari bat" izango du, bi diskoak denboran banatuak argitaratuko baitira. Horrela, lehena abenduaren 11an iritsiko da saltokietara, eta El Canijo de Jerez, La Pegatina, Zoo edota Green Valley moduko musikari ezagunen kolaborazioak jasotzen dituzten zortzi abesti berri biltzen ditu, La Prisa Mata taldeko Luis Toledoren diseinua daraman digipack bikoitza izango da euskarria, eta bertan, lehenengo diskoa berta eta bigarren diskoarentzako pausalekua aurkituko dira.
Bigarren diskoa 2016ko maiatzean argitaratuko da eta nazioarteko kolaborazioekin landutako abesti sorta berria jasoko du.
Diskoaren aurrerapen kanta "Sueños de color" da, Esne Beltzak egin duen lehen rumba, El Canijo de Jerez eta La Pegatina taldeko Rubén Sierraren kolaborazioekin. "Gustuko izan ditut rumbak betidanik, baina ez dut sekula nire burua estilo horretako abesti bat egiten ikusi.
Oraingoan, aldiz, El Canijo de Jerez eta Rubénekin elkarlanean estilo hau lantzeko zortea izan dut", esan du Xabi Solanok.
Más en Cultura
-
Bilbao BBK Live invita a colectivos vulnerables a disfrutar del festival con visitas guiadas
-
Paquito D´Rivera: “Opino como Duke Ellington, que decía que había música… y la otra cosa esa”
-
Los estudiantes del Máster de Cerámica de la EHU presentan la exposición 'Esas otras formas'
-
Pulseras Bilbao BBK Live 2025: empieza el proceso de recogida oficial