Bilbao - Josu Bergara abeslari bizkaitarrak Kanta Txikien Indarra disko berria aurkeztu du, ekainean Kafe An-tzokian zuzenean grabatu zuena. Zortzi musikariko taldearekin batera ekin zion Bergarak bere laugarren lanaren grabaketari.

Nerea Alberdi biolinjolea diskoaren konposizioaz eta moldaketaz arduratu da, eta Mikel Nuñez Lauzirika durangarrak egin ditu piano moldaketak. Txema Arana baterian, Dani Gonzalez baxuan, eta Natalia Wang, Ariadna Villate eta Claudia Díez (biolina, biola eta txeloa) hari-tresnetan aritu dira. Hamar abesti berri eta lau zahar ditu Eako musikariaren diskak. Bere esentziari uko egin gabe, pop disdira-tsua eta swing erritmoak ere landu ditu oraingoan. - DEIA