Astelehen honetan, ekainaren 15ean, irekiko ditu Abanto Zierbenak kanpoko igerilekuak. Horretarako, Udalak udako abonua eskainiko du, igerilekuen bazkide egiteko eta honek eskaintzen dituen abantailetan gozatzeko.

“Abanto Zierbenako udal igerilekuek ongietorria ematen diote udarari udaz gozatzeko prest dauden instalazioekin, Txipli Txapla parkea protagonista dela, ikastaroak eta zonalde berde zabalarekin, eguzkiaz eta deskantsuaz gozatzeko”, Abanto Zierbenako alkatea den Iñaki Urrutia del Curaren esanetan.

Abonuaren bitartez, indarrean ekainaren 15etik eta irailaren 15era bitartean, interesa dutenek udal piszinak erabili ahal izango dituzte doan. Irekiera-orduak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:30etara, larunbatetan 10:00etatik 21:30etara eta igandeetan 10:00etatik 19:30etara izango da.

Gainera, eguraldi onak jarraitzen badu, igerilekuen irekiera-data luzatu daiteke Piszinak erabiltzearekin batera, familiek Txipli Txapla Parkeaz gozatu dezakete, uretako jokuez betetako 300 m2ko zonaldea barne, eta guztia 2.000 m2ko zabalera duen hamakez eta eguzkitakoez betetako berdeguneaz inguratuta. Horrela, bazkidea izanda, abonatu bakoitzak beherapenak jasoko ditu antolatzen diren ikastaroen prezioan eta lehentasuna berauetan izen-emateko.

“2024an 2.079 abonatu izan genituen gure igerilekuetan, uda garaian beste 520 gehituz. Gogoratu behar da, 26.000 pertsona inguruk erabili zituztela udal kirol instalazio hauek, beraz, familiak bonuak erosteko gonbidatzen ditugu eta aisialdirako eta kirolerako udako eskaintza aprobetxa dezaten, kalitatezkoa, erakargarria eta prezio onekoa dena”, Miren Prada Arroyuelos zinegotziak adierazi duenez.

Bonuak 48,35€ko kostua izango du Familia Abonurako. Nahi duenak, udal igerilekuetara hurbiltzen, 946361207 telefonora deituz edo igerilekuak@abanto-zierbena.eus​ posta elektronikoaren bitartez informazioa eta abonuak jaso ditzake.