donostia - Arrate Egaña idazle errenteriarrak irabazi berri du aurtengo Mikel Zarate Haur Literatura Saria, Patioan izeneko kontakizunari esker. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten sarira 19 lan aurkeztu ziren, baina azkenean Egaña gailendu da eta berarentzat izango da 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, udazkenean argitaratuko du Elkarrek.
Patioan-ek neska koxkor bat du protagonista, Malen, eskolako jolas-orduan, mutilak patioan futbolean ari direnean, patioaren erdian jar-tzea erabakitzen duena, hortxe egon nahi duelako. Malenen jarrerak hainbat buruhauste sortuko ditu, eta horren aurrean modu batera nahiz bestera erreakzionatu beharko dute bere ingurukoek.
Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osatutako epaimahaiak esan duenez, ausardia erakutsi du Egañak gaia hautatzean, eta trebezia berau lan-tzean. Haurrentzako istorio batek eskatzen duen sinpletasunean baina sinplekerian erori gabe.
Arrate Egaña idazleak eskarmentu handia du literaturan, eta haurren-tzat zein helduentzat ipuin bildumak kalaeratu ditu azken urteetan.
Jada sariaren seigarren edizioa da, eta orain arteko irabazleak Asier Mendoza (2010), Julen Gabiria (2011), Gaizka Arostegi (2012), Irati Bediaga (2013) eta Patxi Zubizarreta (2014) dira. - N.G.