Honegaz batera baina, talde gehiago arituko dira Gernikako Astra ondoko parkinean. Etsaiak eta Soziedad Alkoholika ez ezik, Porco Bravo, BackBone, Blaster M eta Aberri Txarrak igoko dira taula gainera datorren larunbatean.
Sarrerak salgai
Rock & Rallyko sarrerak dagoeneko salgai daude 15 eurogatik. Internet bidez, entradium.com-en erosi daitezke. Salmenta fisikorako puntuak berriz, Gernika-Lumoko Ospa, Arima, Zarata eta Ipar tabernak, Durangoko Izki taberna, Mungiako Kos Taska eta Bermeoko Luma liburudenda dira.
Egunean bertan urreratzen diren zaleak 18 eurotan erosi beharko dute sarrera.