donostia - Literatura unibertsaleko nobela asko ezingo lirateke euskaraz irakurri Eusko Jaurlari-tzaren eta EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen arteko elkarlanari esker izango ez balitz. Akordio horren ondorioz, Urrezko Biblioteka bilduma sortu zuten Elkar argitaletxearekin. Oraingoan, bi idazle handiren liburuak berreskuratu dira: Joseph Conraden Ilunpeen bihotzean eta Jules Verneren Mikel Strogoff.

Lehenengoa Iñaki Ibañez itzultzaileak euskaratu du. Kongo ibaian barrena egindako bidaia bat konta-tzen du, abenturarekin batera, kolonialismoaren gaia azaltzen duelarik. “Eleberri motza izan arren, zailtasun ugari aurkitu nituen itzultzeko orduan”, onartu zuen atzo Ibañezek. Izan ere, duela 25 urte egin zuen itzulpen hau, eta oraingoa “zaharberritze” lan bat izan da. “Testu konplexua da oso esaldi eta paragrafo luzeak dituena, deskribapen asko erabili zituen Conradek bertan”, jarraitu zuen.

Bestalde, Verneren liburua Karlos Zabalak itzuli du. Bere iritziz, idazle frantsesak bere garaian egindako predikzioak jada zaharkiturik daude, baina bere abentura “korapilatsuak” oso arrakastatsuak dira, Mikel Strogoffen ere bidaia bat da istorioaren bizkarrezurra. Siberian kokatzen da eta irakurlea paisaia berriak ezagutzera animatzen du. - Marta Esnaola