donostia - Liburuaren Eguna goizean goiz hasi zen ekitaldi interesgarriak eskaintzen. 10.30ean, Juan Ramón Makusok (Errenteria, 1961) bere laugarren poesia liburua eskaini zuen, Hitzak argi, Pamiela argitaletxeak plazaratutakoa. Bost ataletan banatutako liburu honek bizi-tzaren gordintasuna eta, aldi berean, bizitzeko poza eskaintzen ditu idazlearen ustetan.

"Egunerokotasuna kafe bat hartzea baino zerbait sakonagoa dela erakutsi nahi dut", esan zuen Makusok, betiere bere poesia errealitatean oinarritzen duela azpimarratuz. "Liburu honek oihartzuna eduki-tzea nahi dut", azaldu zuen.

"Poesiak ihes egiten du artifiziotik, ez dut idazten bizitu ez dudan horretaz", adierazi zuen idazle gipuzkoarrak, eta liburuak "egiazkotasun hori" islatzen saiatu dela gaineratu zuen. Gauza honak eta txarrak daude bizitzan idazlearen ustetan, eta errealitateaz hitz egitean, guztiak ageri direla dio. "Oreka bat dago", esan zuen. Bestalde, filosofian lizen-tziatua da Makuso, eta bere alderdi hori ere nabari da liburuan. "Pentsamenduak eta hitzak bat egitea nahi dut", azaldu zuen. "Irakurleek izan ditzazketen hutsuneak bete daitezen nahi dut norbait liburura ingura-tzean", aitortu zuen.

Poesiak gizartean duen harreraz hitz egitean, "poesiak bere lekua" buela adierazi zuen, askotan baztertua izan den arren berezia izateagatik. Bestalde, Joxe Angel Irigaray editorea ere oso pozik agertu zen Liburuaren Eguna poesia liburu batekin hasteagatik. "Generoaren mamira hurbildu gaitezke Makusoren liburuarekin eta eskertzekoa da horrelako egun batean presentzia izatea", esan zuen. - M.E.