Aingeru Epaltzak liburu berria kaleratu du
'erresuma eta fedea' trilogiaren amaierako eleberria atera du, elkar argitaletxearen eskutik
bilbao. Aingeru Epaltza kazetari eta idazleak Gure Jerusalem galdua. Erresuma eta fedea III (Elkar) eleberria kaleratu du. Berriz ere, abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa.
Historia eta istorioa uztartzen Epaltzak honakoan, garaiko giroa umore eszeptiko batez deskribatuz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituen. Nahiz eta lanbidez kazetaria izan eleberria izan da Epaltzak maizenik landu duen alorra, hainbat idatzi ditu: Lur zabaletan (1994), Sorginkerien liburua (1997), Baloika (2000) eta Urtegijauna (2002), besteak beste.