Une dramatikoak dituen komedia
bihartik larunbatera arriaga antzokiak maría callasi buruzko 'master class' lana eskainiko du
bilbo. Profesionalki abesteari utzi ondoren, María Callasek, XX. mendeko sopranorik garrantzitsuenak, master class bat eskaini zien New York-eko Juilliard School-eko kantari gazteei. Gertaera hura inspirazio iturri gisa erabiliz, Terrence McNally antzerkigileak Master Class lana idatzi zuen, abeslari grekoaren azken urteak irudikatzeko asmoz. Ordurako, Callasen bizitza zapuztuta zegoen, Onassis enpresariarekin izandako harreman korapilotsuaren ondorioz ahotsa galdua baitzuen. Antzezlanean, sopranoaren izaera gogorra azaleratzen da, baina baita bere zorigaiztoaren izaera.
"Ez da biografia bat, McNally Callasen biografiaz baliatu baita an-tzezlana egiteko", adierazten du bere gain hainbat sari dituen Norma Aleandro aktore argentinarrak, taula gainean sopranoaren irudia hartuko duenak. Duela hamabost urte arrakasta handiz estreinatu zuten antzezlana Argentinan, Agustín Alezzoren zuzendaritzapean. Orain, estreinakoz, Euskal Herrian izango dira, bihartik larunbatera, Arriaga Antzokian eskainiko dituzten fun-tzioetan. Horretarako, talentu handiko zenbait aktore eta musikari gazteekin batera agertuko da Aleandro: hala nola, Carolina Gómez, Marcelo Gómez, Lucia Silva, Santiago Rosso edota Hugo Argüello. Aleandroren esanetan, euren premisarik handiena publikoak goza dezan izango da, baina aurretiaz ohartarazten du: "antzezlana komedia da, baina baditu bi momentu dramatiko".
Más en Cultura
-
‘Hegan eta jare’: Un viaje por la memoria de Angel Ugarteburu
-
Bilbao Blues Festival rendirá tributo a Jimmie Vaughan y pone a la capital como referente europeo del género
-
El punk de los veteranos GBH adelantará su gira europea en Bilbao
-
El Museo de Bellas Artes recibe una donación del boceto de Anselmo Guinea sobre la vidriera del Palacio Foral