Síguenos en redes sociales:

Lau ipuin bildu ditu Etxaniz Rojok bere liburu berrian

'Sirena-hotsak'-en istorio guztiek dute loturaren bat errealitatearekin

Lau ipuin bildu ditu Etxaniz Rojok bere liburu berrianARGAZKIA: RUBEN PLAZA

DONOSTIA. Euskal Herrira etorritakolatinoamerikar bat, bere aitakidatzitako liburuak berreskuratzendituen liburuzain bat, EstatuBatuetara Lakers-en partida baterabidaiatu nahi duen eta EREbatean dagoen langile bat eta gaztetankale borrokan batera ibiliziren hiru lagun dira Xabier EtxanizRojoren liburu berriko protagonistak.Sirena-hotsak izenburupeanbiltzen diren lau ipuin dira,beraien artean loturarik ez dutela.Azalean doan izena istorioetakobaten izenburua da. Gainera,hemen gai hori “konstante batdela” adierazi nahi izan duTrintxerpeko idazleak. Beste istorioek,aldiz, honela titulatu dituMatxupitxu, Akelarreak eta Americanway of life.

181 orrialdetan zehar, helduenmaitasuna eta hirugarren adinekojendearen gorabeherak bezalakogaiak agertzen dira. Estilo aldetik,ipuinak “geroz eta luzeagoakdira”, Etxanizen iritziz, eta denekestruktura antzekoari eusten diote,iraganera eta gerora saltoakeginez.

ERREALITATEA ETA EGIA Istorioakberaien artean inongo loturarik ezduten arren, badituzte gauza batzukamankomunean. Hasteko, lautikhiru ipuinetan egiaren bilaketaerrepikatzen da era garbibatean. Beste batean ez dagoenarren, egi bat dago, “langilearenbizitzaz eta gaur egungo egoerasozialaz hitz egiten baitu”, aitortzendu Etxanizek.

Bestalde, idazlearen esanetan,“istorio guztiek daukate errealitatearekinlotzen dituen hari txikbat”. Hain zuzen ere, pertsonaianagusiak errealitatetik hartuakdira. “Hona etorritako matxupitxubat ezagutzen dut, aitaren liburuakberreskuratzen dituen liburuzainbat ere bai, EREak jasan dituen jendeaugaria da eta, azkenik, gaztetankale borrokan ibili zen bat ereezagutzen dut”, azaltzen du.“Pertsonaiei gertatzen zaiena,ordea, nik irudikatutako zerbaitda”. Bere iritziko, errealitateabakarra da, baina fikzioak bat bainogehiago izatea dauka.

Honetaz gain, lau ipuinetan “sorpresa”bat aurkituko du irakurleak.“Lehen esaldi bakar batean sartzennuen ezustea, baina orain, nire ipuinakluzeagoak direnez, tramanzehar pixkanaka harritzen ditut irakurleak”,esan du, bere idaztekomoduak jasan dituen aldaketa txikiedo handiak agertuz.

Idazle gipuzkoarrak krisia aipatuzuen liburuaren aurkezpen egunean,eta oso eskertuta agertu zenErein argitaletxearekin “kulturakduen krisia beste esparrutakoa bainooraindik handiagoa” dela ustebaitu literaturan. Gainera, bereliburua ez da eleberri bat eta horiere arazo bat dela uste du: “Nobelakipuinak baino gehiago saltzen diranormalean, eta hori nire aurkadudan zerbait da kasu honetan”.

Horregatik, argitaletxearen konfiantzaeskertu zuen prentsaurrekoan,eta desio bat bota zuen baita:ipuinek irakurleen artean txokobat egitea.