Síguenos en redes sociales:

Labayruk 'Garoa' eta 'Firi-firi' eguneratu ditu

Labayru Ikastegiak XX. mendeko idazle klasiko biren idazlanak berrargitaratu ditu, testuak eguneratu ostean. Domingo Agirreren Garoa eta Pablo Zamarriparen Firi-firi dira kaleratu dituzten lan ezagunak. Liburu biok Sutondoan bilduman sartzen dira, hain zuzen, euskal literatura klasikoa baina oraintsukoena gaurko irakurleen eskura jartzeko aspaldik Labayruk bideratutako bilduman.