BILBO. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sarrerak atzotik daude eskuragai www.bertsosarrerak.eu atarian. Azaroaren 9an abiatuko dira finalaurrekoak Gernika-Lumon eta 30ean amaituko Maule-Lextarren.
Osotara, zazpi finalaurreko izango dira, bi iztulitan banatuta. Lehen itzulian Gernika-Lumon, Tolosan, Oiartzunen eta Murgian jokatuko dira saioak; bigarrenean, Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren.Finalaurrekoetako sarrerak 13 euroan dira, 10 euroan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 5 euroan 16 urte bitarteko gaztetxoentzat.