Síguenos en redes sociales:

Bizardunak taldeak Gor diskoetxearekin kaleratuko du bere bigarren lana

BILBAO. Gor diskoetxeko iturriek jakinarazi dutenez, talde nafarrak azken bi urte hauetan oihartzun handia lortu du euskal eszenatokietan "garagardo beltzez blai datorren proposamen honekin".

Lan berriaren aurrerapen gisa, Bizardunak taldeak oparitxo bat utzi diete zaleei zuzenean grabatutako "Ardo gorri naparra" abestiarekin. Kantua http://www.gordiscos.com/tienda_articulo.php?id_articulo=2683 helbidetik deskarga daiteke musutruk.