bilbo. Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren edizioa argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak. 18.573 sarrera eta 1.473 azpisarrera, 24.537 adiera, 63.810 sinonimo eta 22.983 antonimo jaso-tzen ditu argitalpenak. Ikasle, irakasle, kazetari eta, oro har, lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagu-tzan sakondu nahi duen edonorentzat da egokia obra hau.

Euskarazko sinonimo eta antonimoez gain, honako eduki hauek ere jasotzen ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta Hegoaldean, hainbat euskalkitan erabiltzen diren formak elkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez hornituak. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera eguneratua eta moldatua dago hiztegi hau. Hiztegiaren prezioa 19,50 euro da eta dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta http://www.elhuyar.org/edizioak webgunean.

Elhuyar Fundazioaren helburuetako bat da euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea. Helburu horri tinko eutsiz, urteak daramatza hiztegigintzan lan egiten, eta hiztegi-sorta gero eta handiagoa osatzen. Elhuyar Fundazioak plazaratzen dituen hiztegi guztien koherentziari eustearren, datu-base bat sortu zuen duela urte batzuk, argitaratzen dituen hiztegi guztiek datu-base bera izan dezaten oinarri.

Elhuyar Fundazioak hiztegi elebakarrak, elebidunak eta teknikoak argitaratu ditu orain arte, zenbait formatutan (liburua, CD-ROMa eta Internet); besteak beste, hauek: Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa, Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelarnia/castellano-vasco), Elhuyar dictionary/hiztegia, Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, Euskal Hiztegi Modernoa, eta Elhuyar Ikaslearen Hiztegia.