Bilbo. Elkar argitaletxeak, bigarren urtez antolatu du haur eta gazteen-tzako ilustrazio eta ipuin lehiaketa. Adinaren arabera banatutako lehia honek, margotzen jarriko ditu Haur Hezkuntzako bigarren mailatik hasita Lehen Hezkuntzako laugarren mailara bitarteko umeak. Xabier Mendigurenen Hiru triku, hiru truku ipuina ilustratu beharko dute.
Margo txapelketa honetan ere hori azpitalde desberdindu gura izan dituzte antolatzaileek. Alde batetik Haur Hezkuntzako azken bi urtetako umeak, beste alde batetik Lehen Hezkuntza lehen bi urteetakoak eta, azkenik, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren urteetako txikiak. Talde bakoitzeko bi sari banatuko dira: oparia eta Elkarren erabiltzeko opari txartela.
Iaz antolatu zen lehen txapelketa eta Euskal Herria osotik 800 bat haurrek igorri zituzten beren marrazkiak.
Nagusienen mailan, ordea, Jokin Mitxelena ilustratzailearen lan batetik abiatuta idatzi beharko dute ipuina. Lehen Hezkuntzako azken bi urteetako gaztetxuek osatuko dute lehen azpitaldea. Hauen gainetik, DBHko lehen bi urteetako gazteak arituko dira margoaren inguruan izkiriatzen eta, azken azpitaldean, Bigarren Hezkuntzako nagusienak lehiatuko dira. Hauen artean banatuko diren sariak txikitxuenen antzekoak izango dira, baina balio gehiagokoak.