Berdintasunaren aldeko murala jarri du Mungiako Udalak Bentades galerian, herriaren erdialdean. Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lor- tzeko borrokan, gobernu-taldeak agerian utzi nahi du eguneroko lana dela. Horregatik, kokaleku horretan egongo den horma-irudi bat ikusaraztea erabaki dute, mungiarrek askotan ikus dezaten eta, horrela, era berean, berdintasunaren alde egiten den lan hori ikusarazteko.

Udaletik azaldu duten bezala, Bentades galerian horma-irudi bat jarri da, "eta horren bidez gogoraraziko da emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde lanean jarraituko dugula egunero, urteko egun guztietan". Aipatu behar da muralean jarri den irudia Amaia Ballesteros ilustratzaileak sortu duela eta gainera, Mungiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planaren azalean agertzen dela ere.

Beraz, lotura estua du udal-mailako berdintasun-plan garrantzi- tsu honekin. Irudia hor egongo da urteko egun guztietan, hala nola berdintasunerako udal plana, udal mailan urte osoan zehar lantzen dena, hain zuzen ere.

Kartelaren ezaugarriei dagokienez, Mungiako erdigunean jarri den panelak sei metroko luzera eta bi metroko altuera du. Bertan ikus daiteke Berdintasunaren Alde Egunero, eta logo bat ere bai, hainbat pertsonaz gain, adin ezberdinetako emakumeak agertzen direlarik.

Mungiako Udalak berdintasunaren arloan 2024. urtera arte hartutako konpromisoak daude jasota plan honetan. Plana lau ardatz nagusitan banatuta dago: Gobernu ona; Emakumeen jabekuntza; Ekonomiaren eta gizartearen antolaketa aldatzea eta Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak. "Gure herrian gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko lan egiteko garatu beharreko ekin- tzak biltzen ditu. Berdintasunerako erronkak eta helburuak ezarri dira datozen urteetarako, baita horretarako egin beharreko jarduerak ere", azaldu dute Udaletik. Berdintasun plan honi dagokionez, bertan azaltzen den bezala, "Berdintasunerako Zerbitzuaren hogei urteko ibilbidean, beste erakunde, organismo eta herriko elkarte batzuekin ere egin da lan denon ahaleginak ba- tzeko. Horixe izan baita Mungia berdintasunaren alde etengabe aurrera egiten doan udalerriaren eredu bihurtzeko modua". Plana modu parte-hartzailean egin zen, "Mungiako hainbat bizilagun, elkarte eta gizarte-eragile inplikatuta, eta berdintasunari lekua egiteko prest dauden emakumeen eta gizonen nahiak jasotzen ditu barruan", testuan bertan nabarmentzen da.

Azaltzen den moduan, "planak zeharkako izaera dauka, eta Udaleko arlo guztiak inplikatzen ditu. Horretara, agerian geratzen da berdintasuna ez dela sail baten eskumen-eremua, udal-politika osoa zeharkatzen duen printzipio eta uste sendoa baizik". IV. Plan hau Emakundeko VII. Berdintasun Planaren ardatzak kontuan hartuta diseinatu da. Berdintasunerako IV. Planaren diseinuaren helburua "Mungiari tresna berezi bat ematea da, hain zuzen ere hurrengo urteetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko urratsak sortzeko. Beraz, berdintasunaren inguruko erronkak eta helburuak ezarri dira datozen urteetarako, eta horretarako egin beharreko ekintzak ere definitu dira". Hain zuzen ere, horiek jaso dira dokumentu honetan.

Behin betiko testua Osoko Bilkurara eraman zen. "2020. urtea covid-19rekin konplexua eta berezia izateak ekaineko osoko bilkurara arte atzeratu zuen horren onarpena". Orduan, dokumentua berretsi egin zen udal-gobernua osatzen duten alderdi politiko guztien aldeko botoarekin.

Berdintasunerako IV. Plana Udalaren web orrian (Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Gazteriaren Udal Arloan) eta Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatearen web orrian kontsulta daiteke.

Murala

Berdintasunerako Plana. Irudia Amaia Ballesteros ilustratzaileak sortu du eta gainera, Mungiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planaren azala da. Mungiako erdigunean jarri den panelak sei metroko luzera eta bi metroko altuera du. Bertan ikus daiteke Berdintasunaren Alde Egunero esaldia, eta logo bat ere bai, hainbat pertsonaz gain, adin ezberdinetako emakumeak agertzen direlarik.

Lau ardatz nagusi. Plana lau ardatz nagusitan banatuta dago: Gobernu ona; Emakumeen jabekuntza; Ekonomiaren eta gizartearen antolaketa aldatzea eta Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak.