Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak asteazkenerako deitu den grebarako ezarri diren %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituela jakinarazi du.

Hain zuzen, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren aginduak bermatzen du oinarrizko zerbitzuei eutsiko zaiela.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dituzte 944 333 333 telefono zenbakia eta euskotreneko webgunea

Trenari (Bizkaia eta Gipuzkoa), metroari (Bilboko 3. linea), tranbiari (Bilbo eta Gasteiz), funikularrari (Larreineta, Trapagaran) eta autobusari (Euskotrenek Bizkaibus eta Lurraldebusentzat emandako zerbitzuak, eta Zamudioko Parke Teknologikorako, Usansoloko Ospitalerako eta Larreineta-Zugaztietako tren/funikularraren zerbitzu osagarriak) eragingo die grebak.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dituzte 944 333 333 telefono zenbakia eta www.euskotren.eus webgunea.

BESTE DATU BATZUK

Bestalde, Euskotren sozietate publikoak Bilboko tranbiaren zerbitzuaren bukaera aurreratuko du larunbatean, urriaren 18an, TotalEnergies Bilbao Night Running Fest lasterketari lekua uzteko.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, zerbitzua 17:30ean amaituko da ibilbide osoan hurrengo goizera arte, eta azken irteerak 16:46an (Bolueta-Casilla) eta 17:23an (Casilla-Bolueta) izango dira.

Euskotrenek tranbia erabiliko duten pertsonei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko app ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono zenbakira dei daiteke.