Bogak eta Mala Gissonak bat egin dute bi garagardo berri merkaturatzeko. Alde batetik, Meñakoz, Bizkaiko kooperatibaren fabrikan eginaMeñakoz. Bestetik, Orrua garagardo enpresa gipuzkoarrean ekoitzitakoa.Orrua Kasu honetan, Orrua, Mala Gissonak eta Boga Garagardoak kaleratzen duten bigarren elkarlan garagardoa da. Bogatik azaldu duten bezala, Mala Gissonaren fabrika gipuzkoarrean ekoiztua izan da. Orrua "West Coast IPA bat da, Orruaamerikako mendebaldeko kostaldean jatorria duen estiloa, Itsas giroa, surfa eta garagardo onaren lekuko". Izan ere, lankidetza bikoitz horrekin, "itsasoarekin lotura estua duten bi garagardogileek euskal kostaldeko surfaren bi paraje mitiko" omendu nahi izan dituzte; Meñakoz Bizkaian eta Orrua Gipuzkoan.

Kaleratu duten bigarren garagardo hau %6ko IPA bat da, Amerikako mendebaldeko kostaldean egiten dena. Lupuluak dira protagonista nagusiak. Orrua"Aroma tropikalak, zitrikoak, erretxinatuak ematen dituzten Bru 1, Cashmere eta Centennial lupuluak erabiliz ekoiztu da. Gorputz ertaineko garagardoa da, mikaztasun bizikoa, beste trago bat hartzera gonbidatzen zaituena".

Lehenago Meñakozgaragardoa kaleratu zuten, hori bai, Bizkaian egindakoa. 33 zentilitroko latan eta 30 litroko upelean dago eskuragarri. Elkarlan honekin estilo ezberdineko bi IPA egin nahi izan dituzte: "Meñakoz, Neipa krematsu, uher eta usaintsua, eta, bestetik, Orrua, West Coast bat, distiratsua eta mikatza", diote. "IPA estiloko maitaleen artean ezinbestekoak diren bi garagardo. Biak lupulatuak eta oso aromatikoak, olatu eta surferako egun polit bat igarotzeko bikote ezin hobea", azaldu dute.

Elkarlana

Lankidetza mota hauen helburua "eraberritzea da, elkarrekin ikastea eta elkarren arteko harremanak sortzea". Gainera, helburu komun bat duten bidaia-lagunak dira: "Euskal Herrian garagardo kultura indartsu bat sortzea". Boga kooperatibak 2014. urtetik ia publiko guztientzako garagardoak sortzen dihardu, "zapore eta usain berrien bidez garagardoaren kultura sortuz, beti ere giza eta ingurumen konpromisoa lehenetsiz". Mala Gissona garagardoa eta gastronomiarekiko pasioren ondorioz 2014an Oiartzunen sortutako garagardotegia da. "Ipar Atlantikoan zehar antzinako baleazale euskaldunen kanpaina luzeen izpiritua jasotzen du".