Kimertze plazako haurrentzako jolasgunea berrikuntzak jaso dituen zonaldea 10.800 euroko inbertsioa

Azken asteetan egindako birmoldaketen jarraiki, Esther Apraiz alkatesak burututako udal-korporazioak Ibaiondo futbol-zelaia inguratzen duen hesia ordezkatu du moderno eta seguruagoa den berri batengatik. Kirol-instalazioak hobetzeko programaren barne dagoen interbentzio hau pasaden abendu erdialdean hasi zen eta 39.900 euroko inbertsioa suposatu zuen, BEZa kanpo. "Espazio honi segurtasun handiagoa eman nahi izan diogu, batez ere udalerriko taldeen entrenamenduetan eta futbol partidetan aritzen diren erabiltzaileei begira. Gogoratu beharra dago, zelai honek oso futzio garrantzitsua betetzen duela oinarrizko futbola sustatzeari dagokionez, ehunka haur eta kirolarik erabiltzen baitute, eta horiek, aldi berean, ekipamendu eta azpiegitura seguruak behar dituzte", adierazi zuen Esther Apraizek Ibaiondon egindako interbentzioaren inguruan. Horrenbestez, kirol-instalazio hauek erabiltzen dituzten futbolariek badaukate jada euren hesi berria gozatzeko aukera, aurrekoa baino askoz ziurragoa den hesia.