Txorierriko biztanleriak oso baikorra den berri batekin jaso du urte berria, izan ere, Bizkaibusek eskualdeko herri desberdinak lo-tzen dituen lerroko geldialdi kopurua areagotu du, bertoko herrietako zonalde estrategiko desberdinak lotuta. Dirudienez, denbora askotan zehar, Derio, Larrabe-tzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko biztanleek Txorierriko herrien arteko ibilgailu publikoen ibilbide eta frekuentzien inguruko kexak adierazten egon ziren euren Udalen edota Mankomunitatearen aurrean. Horregatik, bertoko gobernu erakundeek egoera hobetzeko lana hasi zuten eta, oraingoan, 2021 urteari ongi etorria emateko, oso berrkuntza nabarmena martxan da jada. Larrabetzu eta Bilbi lotzen dituen lerroan, A2153 autobusak, zazpi geldialdi berri izango ditu, eskualdeko espazio esanguratsu ugari konektatuta: Aeroportua, Sondikako anbulategia, Zamudioko Teknologia Parkea, Bilboko Metroko Hirugarren Lerroa, Larrabe-tzu, Lezama eta Zamudio, batik bat. Zerbitzu berriztu honen frekuentziei dagokienez, orduroko zerbitzua eskeiniko du Bizkaibusek goizeko 6:20ak eta gaueko 21:20ak bitartean lanegunetan eta 7:20ak eta 21:30ak bitartean domeka eta jaiegunetan. Horrenbestez, eskualdeko biztanleriak aukera gehiago izano dituzte euren beharren arabera erabili ahal izateko autobusak.

Azken urteetan, hainbat izan dire garraiobide aspektuan Txorierriko herritarrek jaso dituzten berrikuntza baikorrak, esate baterako Loiuren kasuan. 2016an hasita eta gaur egun arte, Udalak loiuztarrek helarazitako arlo honetako kezka asko ebaztea lortu du. Hasteko Zabaloetxe eta Larrondo auzoen arteko konexioa martxan jartzea, izan ere, bigarren honetako auzokideek asko eskatu zuten aspektu honetako hobekuntza. Aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitatearekiko lotura ere hobe-tzea lortu da. Urte askotan zehar, bertoko ikasle loiuztarrek zailtasun handiak izan zituzten Leioako kanpusera erosotasunez joan ahal izateko eta, Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari egindako eskaeren ondorioz, kezka hau konpon-tzea ere lortu zen, herriko gazteen eta euren familien lasaitasunerako.

Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak eta Txorierriko Mankomunitateko lehendakariak, oso modu baikorrean baloratu zuen Bizkaibusek eskualdeko zerbi-tzuan ezarritako aldaketa: "Aldaketa honek asko hobetuko du gure herritarrentzako zerbitzua. Eurek garraio publikoaren inguruan helarazten dizkiguten kezkak arretaz entzuten ditugu ahal den neurrian hauek ebazteko lan egiteko. Gizarteko sektore desberdinek mugikortasun proiektu ugari jarri dizkigueta mahai gainean eta gure helburua hauek entzun eta betearaztea da, gure herrietako garraiobide sistema hobetu ahal izateko. Aldi berean, Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak eman nahi dizkiogu biztanleriaren kezkak entzun eta ebazteko lan handia egitearen ondorioz".

Ibilbidea berria. Larrabetzutik aterata, Bilborako bidea hartzen du autobusak, eskualdeko herri guztiak gurutzatu eta leku garrantzitsuetan geldituta: Loiuko Aeorportua, Sondikako anbulategia, Zamudioko Teknologia Parkea...

Ordutegia. Autobus lerro honen frekuentziei dagokionez, ordurokoak izango dira: lanegunetan goizeko 6:20ak eta gaueko 21:20ak bitartean eta domeka eta jaiegunetan 7:30ak eta 21:30ak bitartean, Bilbo eta Larrabetzutik aterata batik bat.