Egun hauetan zehar, martxoaren 8an bezala, kolore moreak oso presentzia nabarmena dauka herri bizkaitarretako kaleetan, izan ere, bihar, azaroak 25, emakumeek jasaten duten ndarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta, honetarako, hainbat dira urtero erakunde zein herritarrek antolatzen dituzten ekimenak. Derioko kasuan, gobernu, heziketa eta herriko merkataritzak euren indarrak elkartu dituzte indarkeria matxistaren aurka lan egiteko. Kasu honetan, Udalak, Politeknika Ikastegiak eta Danerik Paraje merkatarien elkarteak oso jarduera berezia aurkeztu zuten atzo. Ikastetxeko batxiergoko bigarren mailako 61 ikasle udaletxe aurrean elkartu ziren genero indarkeriaren aurkako mezuak zituzte kamisetak eta musuko morea jan- tzita. Ondoren, herriko kaleetan barrena murildu ziren talde desberdinetan banatuta herriko merkataritza lokaletan mezu desberdinak margotzeko: “Indarkeria matxistari ez!”, “Nire bizitzako emakumea naiz”, “Nire buruaren jabe, ni neu”, “En-tzun daitezela ez dauden oihuak”, “Maite nauenak ez nau mintzen”, “Zure egia, gurea egines” eta “Ez zaude bakarrik, ez gaude bakarrik” esaldiak batik bat. Ikasle guzti hauek bi sentsibilitate tailer jaso zituzten; bata hitzaldia eta, bigarrenean, esaldi hauek sortu zituzten. Guztira, herriko 42 establezimendutan margotu zituzten esaldiak, herri osoan zehar zabalduta indarkeria matxistaren aurkako mezua eta gainontzeko herritarren kontzientzia garatuta hain garrantzitsua den gai honen inguruan. Gainera, komertzio parthartzaileek bi musuko beltz jaso zituzten “STOP indarkeria matxista” esaldiarekin eta, oraindik irekita dauden taberna eta jatetxeak azukre sobreak jaso zituzten.

Atzo goizean ospatutako aurkezpenean antolakuntzaren ordezkari ugari izan ziren; Esther Apraiz, Derioko alkatesa, Nekane Aiarza, Alkateordea, Josu Orbe, Politeknika Ikastegiko zuzendaria, eta Marimar Mellado, Danerik Paraje elkarteko lehendakaria batik bat. Bere eskutik, Esther Apraizek bere harrotasuna azaldu zuen honelako ekimen jendetsua antolatu izanaren inguruan: “Gure esku dagoen guztia egin behar dugu indarkeria matxista gure gizartetik desagertu ahal izateko. Derion etengabe egiten duu lan sentsibilizazioaren eta prebentzioaren alde, XII. mendean daukagun gaitz larrienetako bat bait da. Horrertarako, elkarrekin lan egin behar dugu, gainerako erakundeekin, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimenduekin, gizarte-eragileekin, inguruko hezkuntza zentroekin eta abar luze bat. Zubiak sortzearen alde gaude, loturak estutzearen alde, eta, era berean, covid-19 gaixotasunak sortutako izurritea hainbeste zigortzen ari den komertzioen sektoreari bultzada bat ematearen alde gaude”. Horrenbestez, esan daiteke atzo ospatutako ekimenak garrantzi handia izan zuela arlo askotan; genero indarkeriaren aurkako mezua helaraztean eta herriko ekonomiari bultzada ematean.