- Covid-19 birusak egindako izurriteak oso modu borti-tzean astindu du herri bizkaitarretako egunerokotasuna eta, honen ondorio bezala, agenda eta plangintzak ere. Osasun-egoera dalikatua dela eta, hainbat izan dira bertan behera geratu diren ekintza eta jaialdi garrantzitsuak; Bilboko Aste Nagusia, Madalena egunak eta abar luze bat. Data bereziz jositako zerrenda honetara aurten ospatu ezingo diren beste hainbat jarduera gehitzea beharrezkoa da. Hasteko, Zamudioko biztanleek 2021 urtera arte itxaron beharko dute bertoko San Miguel jaiak ospatu ahal izateko, izan ere, herriko Udalak hauek bertan behera uztearen inguruko erabakia hartu du koronabirusaren izurriteak izaten ari duen eboluzioa ikusita. “Herritarrei gogora dakartsuegu erantzunkizunez eta kontuz jokatzen jarraitu behar dabela, prebentzio eta garbitasunerako neurriak eta pertsonen arteko gitxieneko distantzia bateaz, osasuneko adituek dinoskuen moduan”, azaldu dute herriko gobernutik. Urtero, irailaren azkenengo astean, Zamudioko kaleak giro bikainez gainezka egon ohi dira San Miguel jaien ospakizuna dela eta, izan ere, edizio guztietan oso programazio zabal eta anitza izaten du, haur zein nagusientzako ekintza interesgarriak proposatuta. Honegatik, herritik kanpo bizi diren pertson askok bertara hurbiltzea erabakitzen dute. Arrazoi hau dela eta, guztiz ezinezkoa li-tzateke, Zamudioko jaiak ospatu ezkero, bertako jardueretan partaideen arteko segurtasun distantziak mantentzea eta, horrenbestez, egongo litzatekeen kutsaketa arriskua handia litzateke.

San Miguel jaiak ez dira Txorierriko herrian bertan behera geratuko diren ekintza nabarmenenak. Tamalez, kirol alorreko jarduerek ere covid-19aren eragina igarriko dute, kasu honetan Zamudioko martxa zikloturista ospatuko ez delako. Horregatik, herritarrek eta inguruetako txirrindularitzaren zaleek ezin izango dute urtero giro bikaina izan ohi duen ekintza berezi bat gozatu, nahiz eta Udalaren helburua biztanleriaren segurtasuna bermatzea izaten ari den une oro.

Beste alde batetik, eta Txorierriko eskualdetik atera gabe, an-tzeko berri bat jaso dute Loiuko herritarrek, izan ere, bertoko Udalak eta Arbildua Jai Batzordeak elkarlanean Lauroeta auzoko jaiak bertan behera uztearen inguruko erabakia hartu dute. Bizkaian ospatu ez idren gainon-tzeko ekitaldietan bezala, Lauroetako jaietan ezinezkoa litzateke beharrezko segurtasun neurriak betetzea eta, horregatik, 2021 urtera arte itxaron beharko dute loiuztarrek jarduera honetan parte hartzeko. “Espero dugu Loiuko herritarrek ulertzea, bai eta arduratsuak ozatea eta zuhurtasunez jokatzea ere. Uste dugu, ezinezkoa zaigula gure herritarren ongizatea bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun eta osasun-neurriak kudeatzea”, azaldu zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak. Bestalde, Udalak Arbildua Jai Batzordearekiko eskerrak modu publikoan azaldu ditu. Betiko moduan, elkartea osatzen duten loiuztarrek oso lan handia egin dute ahalik eta jai onenak antolatzeko, baina tamalez, osasun-egoera dela eta, ezinezkoa izango da auzoko jendeak jaiak ospatzea. Horregatik, Loiuko Udalak 2021 edizioa parte hartzera animatzen du herriko biztanleria, auzo honetakoa izan ala ez izan.