- Dirudienez, gero eta hurrunagoa da berrogeialdiaren irudia, izan ere, gutxinaka gutxinaka entitateek ezarritako mugak altxatuz doaz. Larrabetzuko biztanleriaren kasuan oso berri positiboa jasoko du jendeak Udalak hartutako azkenengo erabakiaren arira, izan ere, bihartik aurrera herriko frontoia erabili ahal izango dute ohiko kirol, kultura eta gizarte ekitaldiak ospatu ahal izango dituzte. Astelehenetik zapaturako egutegia izango du frontoiak eta, ordutegia 11:00ak eta 13:00ak bitartean izango da goizean eta, arratsaldean, 16:00ak eta 20:00ak bitartekoa. Logikoa den bezala, ezin izango dute larrabetzutarrek normaltasun osoz erabili gune hau. Covid-19 birusak eragindako pandemia kontuan izanda, hainbat dira oraindik ere arreta mantentzea eskatzen duten arriskuak eta, horregatik, Udalak %60ra mugatu du kirol-gune honetako pertsonen edukiera.

Eusko Jaurlaritzako osasun sailak emandako argibideak mantendu ahal izateko, beharrezkoa izango da frontoia erabiltzeko izen-ematea aldez aurretik egitea 944 558 276 telefono zenbakira deituta. Logikoa den neurrian, herriko kirol-elkarteek lehentasuna iziango dute hitzordua hartzeko orduan. Hala ere, lau pertsona egon ahalko dira gehienez kantxan, euren entrenatzailea gehituta. Amaitzeko, beharrezkoa izango da frontoian abonatua egotea.

Euren gorputza lantzea gustoko duten larrabetzutarrek ere oso berri ona jasoko dute hiru hilabeteren ostean, izan ere, frontoiarekin batera gimnasioa ere irekiko dute bihartik aurrera. Horrenbestez, euren giharrak indartzen jarritu nahi dutenek edo nolabaiteko lesioren bat izan eta gero sasoia berreskuratu behar duten herritarrek gimnasioko tresneria erabilgarri izango dute, nahiz eta frontoiaren kasuan bezala, lau pertsona elkarrekin bakarrik egon ahal izango diren. Gainera, kontuan izanda oraindik ere existitzen den kutsaketa arriskua, higiene neurri zorrotzak izango dira izerdia eta bestelako hondakinak garbitu ahal izateko. Segurtasun distantziak ere mantentzea beharrezkoa izango da, hortaz, metro ta erdira egon beharko dira. Kontuan izanik edukiera mugak, erabiltzaileek ez dute inongo arazorik izango. Informazio hau kontuan izanda, Udaleko langileek ardura eta zuhurtasuna eskatu die frontoia bihartik aurrera erabiliko dutenei, posible izan daitekeelako kirol edo kultura ekitaldiak ospa-tzea nahiz eta zenbait neurri bete beharko diren.

Ordutegia. Bihar zabalduko duten eremuak goizeko eta arratsaldeko txandak izango ditu. Goizean 11:00ak eta 13:00a bitartean egongo da irekita eta, arratsaldetan, 16:00ak eta 20:00ak bitartean. Dena astelehenetik zapatura, hau da, domekan itxita egongo da.

Hitzorduak. Jende pilaketak ekidin ahal izateko, Udalak aurretiazko hitzordua eskatzea beharrezko egin du, 944 558 276 telefono zenbakira deituta frontoi zein gimnasioa erabili ahal izateko. Gehienez, lau pertsona elkarrekin egon ahal izango dira, frontoiaren kasuan entrenatzaile gehituta.