ERROGEIALDI luzea izan da askorentzako azken hilabeteetan estatu mailan bizi dena. Honen ondiroz, txoko desberdinetako biztanleek euren irudimenari punta atera diote eta, horrenbestez, mota denetako irudiak ikusi izan dira. Jendeak etxeko egonaldi luzeko aisialdia igarotzeko aukera desberdinak proposatu ditzute sare-sozialen bitartez eta, logikoa den bezala, dantzek, mozorroek, sare bidezko kontzertuek eta bestelako emanaldiek oso presentzia nabarmena izan dute. Honen adierazle garbia izan zen pasaden domekan Zamudioko kaleetan bizi zen jazoera. Berrogeialdiari agur esateko eta lehenengo faseari ongi etorria emateko, arratsaldeko 20:00ak aldera, herriko hainbat familia eta norbanako euren etxebizitzatako balkoi eta lehioetara atera ziren euren mozorro xelebreenak jantzita Village Pople taldearen YMCA abestiko koreografia famatua dantzatzera. Motorzaleak, indioak, poliziak, suhiltzaileak... Denetariko jantziak ikusi izan ziren etxebizitza zamudioztarretan, izan ere, oso alaitasun kutsu handia izan du kanta honek betidanik. Askoren aburuz, zero fasearen amaiera berrogeialdi bukaera hurbilduz doanaren froa bat da eta, horrenbestez, Zamudioko Udalak ekintza berezi hau proposatu zuen biztanleriaren artean lehenengo fase honi ongi etorri alai bat emateko asmotan eta, honelako kasuetan ohiko den bezala, jendeak oso erantzun positiboa eskeini zuen.

Beste alde batetik, herriko gobernuak Zamudioko ostalaritza eta merkataritzari bultzada bat emateko probetxatu zuen ekimen erritmotsu hau, izan ere, koronabirusak eragindako pandemia eta larrialdi egoera direla eta, hainbat izan dira euren irabazkiak oso murriztuak ikusi dituzten dendatxo, taberna edota jatetxea. Hau ikusita, Udalak hurrengo proposamena egin zuan; YMCA abestiaren koreografia dantzatzen bideo bat bidali zutenen artean 25 euroko bonoak banatzea, behin egoera hobera joanda herriko komertzio eta ostalaritza establezimendueta gastatu ahal izateko, tokiko ekonomia sustatzen era berean. Irudietan ikus daitekeen bezala, zamudioztarrek umore eta irudimen handiz erabaki zuten ekintza alai honetan parte hartzea eta, horrela, zero faseari agur esan eta lehenengoari ongi etorria ematea. Gainera, Udalak jasotako bideo original eta onen arteko aukeraketa zehatza eingo du, datozen egunetan hiru partaide arrakastatsuenak izendatzeko. Behin hauek zeintzuk izan ziren zehaztuta, egile edo protagonistek 75 euroko bonoa jasoko dute herriko denda edo tarbernatak gastatu ahal izateko.

Domekako koreografia jendetsua eza da berrogeialdi honetan Zamudioko etxebizitzatan izan den ekintza erritmotsu bakarra. Herriko ballet eskolako partaideek euren ohiko entseguak era telematikoan egiten aritu dira larrialdi egoera hasi zenetik. Hangouts plataforma erabilita, Patriciak, eskolako irakasleak, bere ikasleen aurrean pauso berriak irakasten jarraitu du. “Hasieran, apur bat kostatu zitzaigun, izan ere, nahiko konplikatua izan zen denok batera, aldi berean, interneten bidez konektatzea eta elkar ikustea. Baina gutxinaka gutxinaka, ohituz joan gara eta, aspektu askotan onurak ere ekarri ditu etxetik egitea eskolak. Kasu askotan, arreta matentzeko erreztasun handiagoak dituzte umeek eta, horrenbestez emankorragoak dira eskolak”, adierazi zuen irakasle zamudioztarrak ballet eskolaren inguruan.