- Gaur egun gizarte oso egoera gatza bizitzen ari da covid-19ak eragindako pandemiak arlo desberdinetan ekarri dituen ondorioak direla eta. Bizkaiako herrietako familia ugariren kasuan, larrialdi egoerak oso modu nabarmenean murriztu ditu hilabeteroko diru-sartzeak, oso arazo ekonomiko larriak sortuta hilabete osoko gastu ugariei aurre egiteko.

Honen ondorioz, familia hauen-tzako ezinbesteko pilare bilakatu da jendearen elkartasun eta solidaritatea eta Bizkaiako zein bertoko herrietako Elikagai Bankuen kudeaketa ere ezinbestekoa da egoera hau ebatzi ahal izateko. Derioko kasuan, azken hilabetean 46 familiak eskuratu dituzte Bizkaiako Elikagai Bankuak eskeinitako lehengaiak. Txorierriko herri honen kasuan, larrialdi egoera hasi zenetik, elkartasun zerbi-tzu honen erabilera era nabrmenean hazi da, izan ere, martxoaren 14a aurretik baino zazpi familia gehiagok bere onurak jaso dituzte euren zailtasun ekonomikoei aurre egin ahal izateko ezinbestekoak diren jakiak eskuratuta. Kasu honetan, Patxi Koop. eta Derioko Elikagaien Elkarte Solidarioa izan dira banaketa lanak modu desinteresatuan egin dituzten entitateak eta, horregatik, Udalak euren esker ona adierazi nahi izan die egin duten lan garrantzi-tsuagatik. Honekin batera, beste hainbat izan dira Derioko biztanleriaren berrogeialdi luzeak alai-tzeko ekintzak egin dituzten erakunde edo elkarteak.

Esate baterako, Udalak, bere Facebook kontuaren bitartez, egunero egunero jarduera desberdinak proposatzen ditu herritarrek euren aisialdi denbora modu alai batean igaro ahal izateko. Horrenbestez, esan daiteke Derioko jendeak arlo desberdinetan jaso dituela larrialdi egoera honi era batean edo bestean aurre egin ahal izateko aukerak, gainera, herritarren eskutik.