rokorrean, Bizkaiko txoko desberdinetan bizi diren gazteak etengabe dabiltza buruari bueltaka berrogeialdi honen ondorioz daukaten denbora librea okupatzeko ideiak bilatzen. Zamudioko nerabeen kasuan, hau ez da hainbesterako ardura izango bihartik aurrera, izan ere, Gaztestazio edo Gaztelekuko monitoreek euren programazioa interneten bidez garatu ahal izateko plataforma bat irekiko dute. Blog formatua izan da langileek aukeratu dutena eta, kasu honetan, erabiltzaileentzako itxia izango da, kontuan izanda bertoko partaide guztiak adin txikiko zamudioztarrak izango dira. Bestalde, elebiduna izanfo da plataforma hau, hau da, euskara eta ingelesez izango dira bertan aurkituko diren egokia. Beste alde batetik, erabiltzaile eta monitoreen arteko komunikazio zuzena mantendu ahal izateko beste kanal batzuk ahalbidetuko dira; batik bat, Hangouts, Whatsapp eta Gmail bitartez (gaztestazioa@gmail.com).

Blogarekin edukien antolakuntzari dagokionez, atal desberdinak bereiztuko ditu plataformak. Alde batetik, partaideek erronka desberdinak izano dituzte astero, edozein motatakoak. Do it yourself atalean, bestalde, etxean egin ahal izateko tailer edota esperimentu desberdinak aurkituko dituzte zamudioztarrek; eskulanak, esate baterako. Behin proiektu hauek burututa, erabiltzaileek euren lanen emaitza igorriko diote antolakuntzari eta, ondoren, Gaztetxokoan argitaratuko dira argazkiak. Ariketa fisikoak ere bere txokoa izango du Mugi-mugin, izan ere, bertan kirola edo dantza egiteko aukera desberdinak proposatuko dira. Sukaldatzearen maitaleentzako Gozo-gozo atalean etxean egin ahal izateko errezeta ugari egongo dira, berrogeialdi hau ahalik eta era gozoenean igaro ahal izateko. "Guk, urte osoan zehar mota askotako jarduerak antolatzen ditugu herriko gazteriaren arteko harremanak estutu eta aisialdia modu produktibo eta dibertigarri batean igarotzeko. Kontuan izanda berrogeialdiak izan dituen eragin ugariak, oso egoera zaila izaten ari da gazte askorentzat eta, plataforma honen bitartez, haien aisialdia eta daukaten denbora libre aprobetxatu ahal izatea ahalbidetzen dugu", azaldu zuten Gaztestazioko monitoreek.

Ekintza desberdinak egin ahal izateko material jakin batzuk eskuratzea beharrezkoa izango da, horregatik, monitoreek asteko plangintza bidaliko dute astero, jendeak material guztiak izan ahal izateko eta ariketa denak egin ahal izateko. Bestalde eta ordutegiari dagokionez, Gaztestazioak beti daukan ordutegia izango da plataformarena, hau da, aste barruan arratsaldeetan eta zapatu goiz eta arratsaldeetan. Hortaz, bihartik aurrera, Zamudioko gazteek badaukate aisialdirako plan bikaina.

igarri Herriko biztanleriaren aisialdirako eskaintza handitzeko intenztioarekin, beste proiektu berri bat abiarazi du Zamudioko Udalak. Kasu honetan sakeleko telefonoan ADI Zamudio deituriko aplikazioa deskargatuta daukaten zamudioztarrei zuzenduta dago hau. Normalean, baliabide teknologiko honek herriaren nondik norako desberinen inguruko informazioa eskeintzen die erabiltzaileei eta, aste honetan, herriko gobernuak aukera bat gehitu dio honi; jokatzeko aukera. Egunero, antolakuntzak Zamudioren inguruko galdera sorta bat jartzen ditu bertan eta erantzun egoki bakoitzeko, erabiltzaileek izki bat jasoko dute. Behin hauek jasota esaldi bat esanguratsu bat betetzea izango da euren helburua. "Joko honen bitartez bilatzen duguna jendeak Zamudioko historio eta bitxikeria desberdinak ezagutzea da. Euskara eta gaztelaniaz dago eta gainera denbora librea igarotzeko tresna ona da", aitortu zuen Igotz Lópezek, Zamudioko alkateak. Beraz, jendeak badauka beste plan bat berrogeialdirako. -