Mungia - Gaur egun, sare sozialek berebiziko garrantzi eta pisua irabazi dute informazioa bidali, helarazi eta jasotzeko orduan, izan ere, oso modu azkar eta emankorrak dira tresna digital gauek. Hau ikusita, Muniako Udalak modernizazio prozesu bat hasi zuen. Honen arabera, herriko gobernuak Facebook eta Twitter kontuen bitartez informazioa zabaltzen hasi zen eta, oraingoan, Instagram kontu berria zabaldu du. Udalaren helburua biztanleriaren sektore desberdinetara abiadura handian, hau da, unean heltzea izan dakasu honetan. "Oso garrantzitsua da gaur egungo komunikazio mundura eguneratzea gure biztanleria ondo informatuta mantendu ahal izateko; Udalak oso aktibitate maila handia mantentzen du, Facebook eta Twitter bezalako plataformetan ia 2.500 jarraitzaile izanda. Uste dut oso garrantzitsua dela lan metodo eta politika hau mantentzea", adierazi zuen Nagore Torrek, Mungiako alkateorde eta komunikazio zinegotziak. Hau kontuan izanda, esan daiteke Mungiako biztanleriak hainbat kanal desberdin dituela herriaren inguruko informazio desberdinak ezagutzeko. Gainera, honela, Udalak gardentasun arloan ere modu esanguratsu batean hobetuko du. -