mungia - Euskal Herrian oso garrantzi handia izan du kirolaren munduak. Garai desberdinetan zehar euskaldunek praktikatzen dituzte modalitateen inguruko aldaketa ugari izan dira orokorrean. Mendi kirolak euskal kulturako funtsezko aspektu bat izan da eta, arlo honetan, Iker Babio guztiz aditua da. Nahiz eta Bermeon jaioa izan eta Meñakan bizi, bere egunerokotasuna Mungian egiten du eta pasaden urtean El Conquistador del Fin del Mundo telebistako txapelketa gogorreko garaile atera zen.

"Egia da fisikoki oso lehia gogorra dagoela bertan, baina nik ez nuen aparteko prestakuntzarik egin. Ni oso kirolaria izan nahiz betidanik eta batez ere mendian ibili eta eskalatzea daukat gustoko. Bestalde, azpimarratu beharko nuke nire lanbideak ere eragin handia izan duela honetan, izan ere, abentura turismoa lantzen duen enpresa batean nabil lanean eta bertan denetariko jarduerak egiten ditugu. Hala ere, oso garrantzitsua da bertara joateko burua ere oso prestatua eramatea. Asko exijitzen duen egonaldia da eta puntu asko balio ditu zure hasierako intentzio edo estrategia mantendu ahal izateak, nahiz eta oso gatza izan hau", azaldu zuen garaileak.

Telebista programa esanguratsu hau irabazteaz gain, beste hainbat gauza egiten ditu Ikerrek urtean zehar eta, esate baterako, domeka honetan erronka txiki bat beteko du; Mungiako San Antontxuko Herri Krosean parte hartzea: "Egia da ni hain kirolzalea eta Mungian hainbeste denbora igarota oso arraro iruditu dezakeela, baina lehenengo aldia izango da bertan parte hartuko dudana".

Bere aburuz, oso aukera ona dira honelako ekintza jende-tsuak herriko eta inguruko biztanleriaren artean kirola egitearen ohiturak sustatzeko: "Horrelakoak oso egun politak izaten dira, izan ere, kirol ekintza oso jendetsuak dira eta honek jai giro aparta sor-tzea lortzen du. Urte hasieran asko entzuten dira urte berrirako jendearen asmo eta intentzioak eta ziur nago 2019an jende askok aurtengo Herri Krosean parte hartuko zutela zin egin zutenaz. Nire kasuan, koadrilarekin joango nahiz arte hartzera. Kirola egiteko aitzakia bikaina da eta, honetaz gain, lagunekin jai giro hederá disfrutatzeko aprobetxatuko dut. Kontuak kontu, uste dut garrantzitsuena kirola praktikatzearen sustapena dela heme neta edozein ekimenetan".

Mungiako kirol egoerari dagokionez, Ikerrek ikusten du bertoko biztanleria oso kirolaria dela dauden elkarte desberdinetan parte hartuta zein era askean, baina hala ere faltan botatzen du gizartera bestelako kirol modalitateak eskaintzea: "Nik faltan botatzen dut bestelako aukeraren bat. Gaur egun, Bizkaiako jende kirolari gehiena futbolaren inguruan ari da eta, nire ustez, oso garrantzitsua da bestelako aspektuak landu eta aurkeztea. Ondo legoke, Bentades Ikastetxeko aterpean dagoen errokodromoa bezalako espazio gehiago egitea jendeak hain ezagunak edo hainbesteko estaldura mediatikoa ez daukaten modalitateak ezagutu eta praktikatu ahal izateko. Mungia oso herri aktiboa dela demostratzen du beti jendeak eta nik uste dut bestelako aukerak eskainita mungiarren aldeko oso erantzun ona egongo lizatekeela".

Azken finean, hau kirolari sutsu baten ohiko pentsamendua da. Egunerokotasunean kirola egiteak berebiziko garrantzia dauka bizitzako aspektu askotan; esate baterako, osasen alorrean edo lagun berriak egiteko aukera dela eta. Horregatik, Ikerrek argi dauka bere mezua domekara begira: "Jendea animatzen dut Herri Krosean parte hartzera animatzen dut. Aukera bikaina da Mungiako jendearekin batera kirola egiteko eta, gainera, jai giro eder batetaz gozatzeko San Antontxuetara begira". Hortaz, ordua da Gabonetan zehar antolatzen diren ospakizun guztietan jan eta edandako gehiegikeriak erretzeko Mungiako eta inguruetako kaleetatik korrika batean.