Mungia - Atzoko egun osoan zehar, Mungiako eta bere inguruetako biztanleriak urteko jardunaldi berezienetakoa bizi zuen. Jendea, urtero irrikitan itxaroten izaten da urriko azken domekaren zain, izan ere, Lore jokoen ospakizunak atzo herriko kalek jai giro apartaz bete zituen. Mungiarrek euren baserritar jantzi xelebreenak prestatuta izan ohi dituzte atzo ospatutako jardunaldian ahalik eta eleganteen egoteko. Baserritar jantziak urtero izaten dira Lore jokoetako protagonista nagusi eta, hortaz, jende gehienak hauek jar-tzea erabakitzen du, txikienetatik nagusienetara.

Goizeko 11:15etan hasi zen ofizialki jardunaldia. Jendea, euren jan-tziekin apanduta, Foruen Plazan elaksrtu zen Udalak antolatutako programazioari hasiera emateko. Bertan, kontzentrazio jendetsu bat egon zen eta, jarraian, desfie bat antolatu zen herriko kaleetan zehar jantzi kulturalak erakutsita, izan ere, atzokoa Europako Ondarearen Jardunaldietako zati mungiarra izan zen. Ekintza aniztasuna izan zen programako protagonista nagusi. 12:00etatik aurrera, herriko elkarte desberdinetako partaideek hainbat antznako eszena prestatu zituzten, izan ere, atzoko jaialdiko gai nagusia Mungia, 100 urte atzera izan zen. Besteak beste, gaixotasunen kontrako erremedio magikoak eta naturalak, berakatz zopea, erroskila postua eta erromeriako taberna izan ziren goizean zehar mungiarrek publikoaren aurrean antzeztu zituzten gaiak. Mungiako jaialdi batean, ezinbestekoa da taloa. Askoren aburuz, herria taloaren hiriburua da eta Aitor Aurrekoetxeak, taloaren maisu bizkaitarrak, bere ohiko postua izan zuen irekita eta Matxin Plazara bertaratutako mungar gehienek opil bereziak, txistorra, txorizo, hirugihar zein odolostearekin lagunduta bazkaltzea erabaki zuten. Gainera, etxeko txikientzako talo tailer bat izan zen, bertan eurek opil berezi bat egiteko erak ikasi zituzten une dibertigarri batean.

Euskal jai gehienen atzera, atzokoan ere dantzak bere ordezkaritza izan zuela esan daiteke. Goiz osoan zehar Mungiako talde esanguratsuek osatutako binomioak, hau da, Amilotx Dantza Taldeko eta Gure Ametsa Txistulari Taldearen arteko nahasketak, herriko kaleetan zehar erakustaldi ederra eskeini zuten, euskal abesti eta dantzak protagonismo osoa izan zuen egunean. Erraldoiak ere euren presentzia izan zuten Lore jokoetan. 12:00etatik aurrera, adin desberdinentzako erraldoi tailerra prestatu zuen antolakuntzak. Hiru talde nagusitan banatu ziren; lehenengoa, 6 eta 10 urte bitartekoentzat, bigarrena 10 eta 14 bitartekoentzat eta, azkena, 16 urtetik gorakoentzako. Bestalde, Agirre Jauregiak oso ekintza berezia jaso zuen. Sustrai Kolina eta Jone Larrinaga bertsolariek balkoitik balkoirako desafia egin zuten. Kalea bertsozale ugariz beteta. José María Arregi Abesbatzak ere bere presen-tzia izan zuen.

Eguerdian, Foruen Plazatik abiatuta herriko kaleetan zehar kalejira musikatu bat egin zuten euren errepertoriko abesti onenak eskeinita Mungiara hurbildutako publikoarentzako. Kirolak ere bere zatia izan zuen Lore jokoetako programan. Mungiako txirrindularitzaren une gogoangarrien inguruko antzezlana egon zen. Jende asko egon zen ekin-tzako aktore papera egiten eta, horrek, ikusgarritasun handia eman zion momentuari.

Urtero bezala, Lore jokoek kultura erakusketak ere izan zituzten. bitxikiak elkarteak, herriko bildumazaleek osatua, euren lokaleko ateak ireki zituzten bertaratutakoei pisu eta neurri tresna antzinakoak erakusgai izan zituzten. Gainera, Torrebillela Kultur Etxean ere Lore jokoen inguruko erakusketa izan zen, antzinako irudiak josia.

bazkaltzeko ordua Goiz osoan zehar egindako ekintzak ikusita, jendeak gosea egiteko denbora izan zuen sobera. Horregatik, mungiarrek aukera desberdinak aurkituz zituzten eguneko otordu garrantzi-tsuena ospatzeko. Herriko kuadrila ugarik euren txokoetan biltzeko aprobetxatu zuten, beste batzuk ordea, jatetxeetan mahaia errserbatu zuten.

Hala ere, jardunaldiko antolakuntzak aspektu hau ere kontuan izan zuen eta, urtero bezala, herri bazkaria ere antolatu zuen Olalde inguruan. Helduek 17 euro ordaindu zituzten eta haurrek 10 esukal janari tipikoak protagonista izan ziren menua dastatzeko.

Behin sabela beteta, euskal kantak mahaigana girotzeaz arduratu ziren. Antolakuntzako azkenengo ekintza Foruen Plazan egon zen erromeria izan zen eta, gainera, haurrentzako jolasak egon ziren bertan. Nahiz eta programazioa une horretan bukatu, herriko tabernetan jaialdia ordu askotan luzatu zen eta, ziurrenik, mungiar ugarik ajearekin hasi dute astea.