Mungia - Naiz eta aurreko ostegunetik hasita Mungiako biztanleria jai giro ederrean murgilduta egon, oraindik ere bertako jendeak baditu indarrak San Pedroen azken txanpari aurre egin ahal izateko, izan ere, bihar bukatu dira jaiak. Hala ere, agurraren bezperan, hots, gaur hainbat ekintza berezi antolatuko dira egun osoan zehar. Goizetik hasita, mungiar kirolzaleek San Pedroetako umeen lehenengo duatloia antolatuko du Mungiako Tritoiak Triatlon Taldeak, 11:00tatik aurrera, herriko udal kiroldegian hasita. Eguerdian, bestalde, Bentades Ikastetxeak Mungiako nagusientzako herri bazkaria antolatuko da 15:00tatik aurrera eta Danontzat Abesbatzak eta Roberto eta Idoiak eskainitako erromeriak girotuko dute mahaiganekoa. Hainbat izango dira arratsaldean zehar ospatuko diren ekintzak. Hasteko, 17:30tan, 3X3 Street Basketball XVII txapelketa antolatuko du Mungiako Saskibaloi Taldeak. Jarraian, 18:00tatik aurrera, txosnen arteko olinpiadak presatatuko ditu Marijata Kultur Elkarteak eta, gainera, boxeo amateurraren erakusketa ofiziala egongo da udal frontoian 20:00etan.

Behin eguzkia zerutik desagertzean, kirolak ere musikari utziko dio bere protagonismo osoa. Hasteko, txosnagunean, Wicked Wizzard rock talde mungiarrak kontzertua emango du 22:30tan eta, bitartean, Lumenek argi erakustaldia emango du herriko kaleetan zehar. Kontzertu zerrendako izarra gauerdian helduko da txosnagunera, izan ere, Huntzak bere erritmo alaiekin Mungiako jaietako azken gaua trikitrixa kolpez girotuko du. Orokorrean, esan daiteke biztanleriak euren azken indarrak xahutzeko plan ederra daukala. - O. Pérez