dENBORAN bost urte atzera eginez gero, gaur egungo egoerarekin antzekotasun gutxi daukan garai bat topatuko luke edonork, izan ere, nahiz eta aldaketa erraldoirik egon ez, denboraren igarotzeak badauka bere eragina. Galdetu bestela Boga Kooperatibako garagardo sortzaileei. 2014 artako apirilean, gazte talde ekintzaile batek enpresa hau sortzea erabaki zutenetik. “Gu oso garagardozaleak izan gara beti eta, gaur egungo lanbide eta ekonomia egoera ikusita, gure kooperatiba sortzea erabaki genuen. Sektore honetan merkatu handia izan genezakela ikusi genuen eta, gainera, euskal kultura eta produktuak sustatzeko aukera ikusi genuen”, adierazi zuen Urtzik, Bogako sortzaile taldeko kideak.

Bost urte igaro ostean, asko hazi da kooperatiba arlo askotan. Egun, garagardogintzaren munduan ezaguna egin da Boga eta honen ondorioz beste hainbat sortzaile-etxe eta plataforma sozial eta kulturalekin bat elkarlanean aritu dira. “Aurten, Korrikarekin kolaborazio lana egin dugu eta honetaz gain Euskal Garagardogileen Elkartean barne gaude, denon artean gure sektora bultzatzeko ideiaz”, aitortu zuen Urtzik. Eboluzio hau ospatzeko, urtebetetze jai bat antolatu dute kideek Mungian daukaten fabrikan. Bihar, arrastiko 19:00etatik aurrera, jaialdi bat antolatuko dute, non publikoak bertoko instalazioak ezagutu ahalko dituzten. Ondoren, ekitaldiko gune protagonistara ailegatuko da ibilbidea, izan ere, fabrikako Tabroom-a inauguratuko da. Bertan, gerturatutako jendeak Bogak egindako produktuak dastatu eta erosteko aukera izango dute urtean. Behin berrikuntza hau dastatuta kontzertuen ordua ailegatuko da eskuladeko talde biren eskutik. Gosea asetzeko aukera ere egongo da, izan ere, Gelati-Gelatik bere food truck-a bertara eramango du.

Ospatzeko arrazoi asko dituzte Bogako kideek eta kontsumitzaileek. Egun, hamabost enplegatu ziur eta beste hainbat behin-behinekoak. Aurreko 2018an 80.000 garagardo litro saldu zituzten eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroa, Iparraldeko, Kataluniako eta Madrilgo tabernetan zabaltzea lortu izan dute. Jai herrikoietan bere presentzia dauka Bogak bertoko kideen arabera: “Euskal kulturaren bultzatzaile garrantzitsuak dira jaiak eta guretzako oso plaza interesgarria iruditu zitzaigun. Horregatik, herrietako txosnetan gure presentzia zabaltzea erabaki genuen”.