LAUDIO. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera eta espero den bilakaera kontuan izanda, Laudiok urtero ospatu ohi diren aratusteak eta San Blas azoka bertan behera uztea erabaki du. Udalak gaur goizean, urtarrilak 15, ezagutzera eman du erabakia. Beraz, covid-19aren pandemiak eragindako osasun-krisialdia dela eta, ez dira jende pilaketak eragiten dituzten jaialdiak ospatuko.

Urteko asterik koloretsuena ezin izango da Laudion egin, eta, hori gabe, ezin izango da Lezeagako sorginaren etorreraz gozatu. Horrela, iaz egin zen kalejira tradizionala edo suzko ikuskizuna ez ezik, haurrentzako parkea ere izango da, puzgarriekin eta jolasekin, kontzertuekin edo txokolatadarekin.

“Erabaki hau ez da batere erraza izan Udalarentzat, baina aurreko ospakizunekin hartutako ildoarekin eta neurriekin jarraituz, hala nola, jende asko biltzen duten sanrokeekin, Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketak betetzeaz gain, gure aratusteak bertan behera uztea beste aukerarik ez genuen, gero eta harrera hobea baitute”, adierazi du Maite Cortazar Laudioko Udaleko Kultura eta Jaietako zinegotziak.

SAN BLAS JAI TRADIZIONALA

Aurten ere ez da ospatuko San Blas jai tradizional eta maitagarria herritarren osasuna babesteko eta, beraz, ez dira antolatuko txarripaten lehiaketa, hurritzen makilak, nekazaritzako produktuen eta artisauen erakusketa eta salmenta, haurrentzako jolasak, herri kirolak, kontzertuak edo herriko dantza taldeen erakustaldiak. “Urteroko hitzordu hau Kukutxe San Blas elkarteak antolatzen du, eta urtero egiten duen lana eskertzen zaio”, amaitu du Maite Cortazar Kultura eta Jaietako zinegotziak.