BILBO. Ugao-Miraballesko indaba lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Inskripzioa ugao-miraballes-museo@ortzadar.es posta elektronikora bidali behar da edota presentzialki, Jane Jauregian, martzoaren 7an baino lehen.

Lehiaketa martxoaren 7an ospatuko da Udaletxeko plazan eta 9:00ak aldera hasiko da.Jada ohikoa den bezala, norbanakoek, familiek, elkarteek edota koadrilek hartu dezakete parte eta horretarako aldez aurretik eman beharko dute izena honako moduen bidez:

Martxoaren 7a baino lehen izen-emate fitxa ugao-miraballes-museo@ortzadar.es posta elektronikora bidaliz edota presentzialki, Jane Jauregian.

Martxoaren 7an bertan, 9:00etatik 10:30etara udaletxeko beheko aldeanMartxoaren 7an bertan, 9:00etatik 10:30etara udaletxeko beheko aldean.

Osagaiei dagokionez, indabak betiko eran egin beharko dira, ahal izanez gero Euskal Herriko lurralde historikoetako indabak erabiliz (Tolosako indaba, Gernikakoa€). Ongailu klasikoak onartuko dira: txorizoa, odolostea, urdaia, saiheskia€ baina ez da derrigorrezkoa izango guztiak erabiltzea.

Kazolak 14:00etan aurkeztu beharko dira eta parte hartzaileek su txikia edo gasa, mahaiak eta beharrezko tresnak eraman beharko dituzte. Antolatzaileek lehiakideentzako mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte betiere martxoaren 4a baino lehen erreserba egin badute.

Epaimahaia gai honetan adituek osatuko dute eta hartuko duten erabakia apelaezina izango da. Sariak produktu-sortak izango dira eta 17:00etan banatuko dira.

Aipatzekoa da ere, lehiaketan parte hartu nahi ez dutenek, baina halere bertan egon eta giroaz gozatu nahi dutenek mahaiak eta aulkiak erreserbatu eta janaria etxetik eraman dezaketela. Egun osoan zehar, gainera, kalea animazioa izango da.