UGAO-MIRABALLES. Ugao-Miraballeseko Udalak berdintasunaren arloan aurrepausoak eman nahi ditu. Horretarako, herriko biztanleen arteko genero-berdintasun totala lortzen saiatzeko, Berdintasun Teknikari bat kontratatu du.

Helburu hau lortzeko, Ugao Miraballesko Udalak 2018ko abenduaren 24ko OsokoBilkuran Ugao-Miraballesko Emakume eta Gizonezkoen Berdintasunerako IV. Planaonartu zuen, 2018-2022 aldirako. Datozen urteotan, bai Udalaren barruan, baiorokorrean herritarrei dagokienean ere, Berdintasun Saileko jarduerak bideratzen ariden eta bideratzen jarraituko dituen plana da.

Udal politiketan genero ikuspegia integratzea, datu estatistikoak genero ikuspegiarekinaztertu eta lantzea, indarrean dagoen berdintasun plana ezartzea, elkarte etaikastetxeekin prebentzio, sentsibilizazio eta prestakuntza kanpainak garatzea etaemakumeei dauzkaten baliabide eta zerbitzuen inguruko informazioa eta aholkularitzaeskaintzea izango dira figura berri honen eginkizunetako batzuk.

"Kontratazio honekin benetako berdintasun eraginkor bat lortzeko aurrerapausogarrantzitsu bat ematen dugu. Diskriminazioa desagertarazteko eta sortu litezkeenindarkeria kasuak antzemateko beharrezko protokoloak disenaitzeko lanean jarraitzendugu. Berdintasuna zeharkako ikuspegi batetik lantzen ari gara, bai udal etaadministrazio esparruan, baita beste esparru sozialago batean ere, hala nola ikastetxe,elkarte eta abarretan. Asko dago egiteke baina bide onetik goaz", adierazi du EkaitzMentxaka Ugao-Miraballesko alkateak.

Plana, Udalak duen laugarrena, 2022. urtera arte egongo da indarrean, eta 23 helburueta 30 ekintza ildo dituzten lau programa nagusi jasotzen ditu. Programa klabeakhonakoak dira:

  • Gobernu ona.
  • Emakumeen ahalduntzea.
  • Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea eskubideak bermatzeko.
  • Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak.