BILBO. Inkesta horretan ikasleek hainbat arlo baloratu ahal izan dituzte, besteak beste, klaseko materiala, irakaslearen lana, harrera, informazioa eta ekintza osagarriak. Aurrekoetan bezala, oro har, erabiltzaileen balorazioa oso positiboa izan da. Izan ere, %78rentzat klaseetan erabilitako metodologia egokia izan da.

Kanpoko ekintzen atala izan da txarren baloratua aurten. Egia esan, zenbait jarduera baztertu behar izan dira jende faltagatik. Honela ba, inoiz baino gutxiago antolatu izan dira.

Bestalde, %11k klaseak Abusun ematea eskatu dituzte. Aurten ez da Abusun talderik egon, ezinezkoa izan baita HABEk ezartzen dituen gutxiengoetara moldatzea euskaltegiko baliabideekin. Nahiz eta baldintzak betetzea zaila den, datorren ikasturteko eskaintza herrigunean zein abusu auzoan mantenduko da.

Azkenik, ikasleek eskatutako gauzen artean mintzamena lantzeko taldeak, udarako ikastaro trinkoak, on-line ikasgela eta klaserako liburua izan dira.

Euskaltegiko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei, ikasleen iritzia oso garrantzitsua baita zerbitzua hobetze aldera.

Matrikula zabalik

Uztailerako eskaintzen den C1 mailako ikastaroan matrikulatzeko epea ekainaren 28ra arte egongo da zabalik. Ikastaroa HABEk antolatzen dituen mailak egiaztatzeko azterketetan parte hartu nahi dutenei zuzenduta dago. Klaseak uztailaren 1etik 23ra izango dira, 5 ordu egunean.

Bestalde, 2019-2020 ikasturterako matrikula irailaren 2tik 20ra izango da eta 10a baino lehen matrikulatzen direnek 50€ deskontua izango dute.

Aurreko urteetakoaren ildotik, 2019-2020 ikasturterako maila guztiak eta autoikaskuntza, talde bereziak zein modulu guztiak eskainiko dira.

Informazio gehiago nahi baduzu, etorri eta galdetu: Urgoiti pasealekua 55, 2.a helbidean; 944002060 telefonoan edo www.arrigorriagakoeuskaltegia.eus webgunean.