BILBO. Laudioko Aldai plazak Berdearaba argazki-erakusketa ikusgai izango du datorren astera arte, izan ere, erakusketa martxoaren 1etik 20ra (asteazkena) bitartean jasoko du. Erakusketak Arabako lurraldean sustatutako 10 jarduera berriztatzaile eta jasangarri ezagutaraztea du helburu.

Proiektua “Fotogasteiz” Gasteizko Argazkilarien elkarteak garatu zen eta martxoaren 1etik 10era martxan izan den ASTEKLIMA Euskadiko Klima-aldaketaren astearen jardueretako bat izan da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko norberaren konpromezua bere egiteko gonbiteari arreta pizteko.

“Istorio horien protagonistak jakitun dira keinu txikiek aldarazten dutela mundua. Haien jardunak izan badira eredu” dio Berdearaba Kontzientziako zuzendari Gustavo Bravok, erakusketa aurkezten duen tótem-etik. Erakusketa kalean da, Araban sustatutako 10 jarduera berriztatzaile eta jasangarri erakusten dituzten 10 totemek osatua.

Toloño mendilorroko Tradiziozko erlezaintza jasangarria Javier González de Martínen eskutik ezagutu ahalko da (Arabako Erletzainen elkartekoa). Sasoiko nekazaritza ekologikoa Bionekazaritza Arabako Nekazari eta Abeltzain Ekologikoko elkartearen eskutik. Bitartekaririk gabeko abeltzaintza ekologikoa Alfredo Alonsok ordezkatuko du; zortzi urtez behiak eta behorrak Villambrosan hazarazten diharduen abeltzaina. Añuan, Iñaki Eceizaren (“Zelaitxo”ren sustatzailea) eskutik, Ahuntz-esneaz egindako artisau gaztandegia ezagutu ahalko da. Gasteizko Jundiz industriaguneko A&B Laboratorios de Biotecnología-ren bitartez, Industria-ekologia proiektua bat ezagutaraziko da. Geograma enpresako langileen artean, CO2 isuriak murriztarazteko bultzaturiko bizikletaren erabilera sustatzeko proiektuak Emisiorik gabeko mugikortasuna ordezkatuko du. Samaniegoko Ostatu upategiak ardo-upategi ekologikoaren kasua hezurmamituko du.

Gesaltza Añagako gatzaren tradiziozko ekoizpena, Artefruta fruta-dendaren plastiko gabeko komertzioa eta Araiako Bioarkitekturak osatzen dituzten 10 totemak?eguneroko jardunean ere ekosistema zaintzearen beharraz jakitun? lurraldearen etorkizunari atxikitutako ekonomia-jarduera berrien alde egin zuten 10 pertsonen istorioak ezagutarazteko