Munitibarren duen bere baserria erdigune izanda, Jose Angel Uberuaga Ubeartistak erakusketa berria ireki du Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Ez da ohiko erakusketa, "performancez osatutakoa" baino. Argazki eta bideo-kreazioen bitartez, "gaur eguneko gizartean diren gorroto-diskurtosen kontrako aldarria da". To be or not to be, that's the answer, konbentzioetatik haratago doan diskurtsoa du erakusgai. Mostra otsailaren 18ra arte da ikusgai.

UBE Expo 2022 - Izan edo Izan Ez Atzeratua from Ube on Vimeo.

"Obra honen helburua elkarrizketa, ulermena eta elkar garapen sozial, kultural eta politikoa desagertarazteko asmoa duten horien nahiak azpimarratzea da, gizartearen -eta pertsonen- arteko berdintasun formal eta erreal bat saihestu nahi duten horienak". Hala dio bere alabak, Bihotza Uberuagak. Hau da, homofobia edota arrazakeria bezalako gaur eguneko posturen kontrako garrazia da. Besteak beste, irudietan -Ubek sortu dituenak- hainbat pertsonai agertzen dira. Franco, Abascal, San Miguel baserritarra... guztiek hartzen dute jokamolde zehatz bat. "Ez da eskandalua sortzea, erakusketa ikusten datorrenari pentsakera aldatzea da helburu nagusia. Jakin badakit askok ez dutela euren jokamoldea aldatuko. Eta dituzten aurreiritziak mantenduko dituztela. Baina protzentaia txiki batek dituen mekanismoak alda- tzeako pausoa ematen baduen, nahikoa izango da", dio Ubek.

Hamalau dira erakusketa osatzen dituzten argazkiak, baita ikusentzunezko instalazio berezi bat ere. Bertan aldarrikapen eta salaketa-tonuan identitatea, generoa eta sexu-orientazioa, genero maskulinoaren ikuspegitik islatzen dira. "LGTBIQfobiaren kontrako erakusketa da", azaltzen du munitibartarrak. "Ezberdinak diren pertsonen kontrako jarrera anitz dira gizartean, eta ez bakarrik hezkuntzarik izan ez dutenen artean. Ohikoa da, egunerokoa, gay sentitzen den norbaiten kontrako aurreiritziak izatea", dio. "Errealitate triste horri ikusgarritasuna eman nahi zaio, kontzientziak astindu, inor eskandalizatu behar ez luketen irudi probokatzaileekin batzuetan, eta norbait Uberen proposamenetik minimo erasotua edo beldurtua senti daitekeen unetik, hor har- tzen du proiektuak benetako zen- tzua, genero bereko bi pertsonen arteko musua eskandalizatzen badu, hor arazo bat dagoelako da", azaltzen du EHUko sormen irakasle den Asier Arrieta Elorzak erakusketaren katalogoan. Barruak astintzen dituen erakusketa da Uberena, ez bairik gabe. "Erakusketa honek gogoeta egiteko, eboluzionatzeko edo enpatizatzeko balio behar badu eta autokritikara eramaten bagaitu, ziur merezi izan duela·", dioenez.

Gogoeta

Mundu zabalean ibilitakoa da Ube: horien artean zestalari Estatu Batuetan, baita mundu zabaleko hainbat arte-galerietan. Baina "sorterrian, etxean" egindako erakusketa da berau, "etxean egindakoa". Eta Gernika-Lumon ikusgai dena, "Eta uste dut bertan baino ez dela ikusgai egongo. Ez da beste inon ikusi ahal izango", gaineratzen du. Gogoeta eragiteko mostra da berau, "barruak astintzeko eta homofobiaren eta gizarte mota bajarraren alde diren horien arriskuaz ohartarazteko, ikusten duenari gogoeta eragiteko erakusketa da".