Bideragarriak eta interes orokorrari erantzuna ematen dieten ideien bila ari da Gernika-Lumoko Udala, aurrekontuetan sartzeko. Urterioko lanetan ari dira dagoeneko, eta herritarrek euren ekarpenak egin ditzazkete, urtarrilaren 31 baino arinago, udaletxeko beheko aldean kokatzen den HAZ -Herritarrentzako Arreta Zerbitzua- delakoan. Webgunetik ere jasoko dira gernikarren ideiak. "Partaidetza-prozesu bat jarri du abian bere udal-webgunearen bidez (www.gernika-lumo.net)".

Bertan, herretarrek edo herrian lanean aritzen diren entitateek -enpresak, elkarteak, sindikatuak...- "ekarpenak egin daitezke hainbat eremutan, eta, ondoren, partaidetza@gernikalumo.net helbide elektronikora bidali", edo HAZ zerbitzuan aurkeztu. Hauke egiteko azken eguna urtarrilaren 31an dela jakinarazi dute. Orain zenbait urte dela hasi den Gernika-Lumoko Udala herritarren ideiei lakua ematen, eta aurtengoan ere modu berberean moldatuko direla zehaztu dute.

Prozesua "herritarrek egiten dituzten proposamenak jasotzean datza, ondoren Udalak aztertu eta bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertuko duelarik". Posible diren proposamenak baiono ez dira kontutan hartuko. Eta egokitzat jotzen diren ekarpenak udal-aurrekontuaren zirriborroan sartuko direla jakinarazi dute. Proposamenak egin ditzakete Gernika-Lumon erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak, Udaleko erakundeen erregistroan inskribatutako edozein erakundek eta ordenamendu juridikoaren arabera nortasun juridikoa duen eta egoitza soziala edo establezimendu iraunkorra herrian duen edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, elkargo profesional, zuzenbide publikoko korporazio edo bestelako entitatek.

Bideragarriak

Udaleko aurrekontuen barnean sartzeko aukrkezten diren proposamenek, "bideragarriak izateaz gain, interes orokorrari eta herritar guztien onari eman behar diete lehentasuna", gaineratu dutenaren arabera. Ideiak bideratzeko azken eguna urtarrilaren 31 izango dela aurreratu dute Udalko arduradunek. Azken hilabeteetan haionbat izan dira iazkoan egindako proposamenei erantzuna ematen saiatzen diren proiektuak, besteak beste Gernika-Lumoko hainbat puntutan jarritako semaforoak edota hiriguneko erdigunean egindako zenbait kaleren hobekunzak.